Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maskara kirurgikoaren prezio berria Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute

0,72 euro balioko dute, eta merkatuko prezioen eboluzioaren arabera, prezioa berrikusteko aukera egon daiteke.
Maskara kirurgikoa BOE
Musukoei aplikatutako BEZa % 21etik % 4ra jaitsi da. Argazkia: Artxiboa

Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur argitaratu du maskara kirurgikoen prezio berria, Medikamentuen Prezioak aztertzen dituen Ministerio arteko Batzordeak berrikusi ondoren. Espainiako Gobernuak musukoei aplikatutako BEZa % 21etik % 4ra jaistearen ondorioz jaitsi dituzte prezioak.

BOEren arabera, gisa honetako neurriak ez dira berriak, apirilaren 22an Espainiako Osasun Ministerioak maskara kirurgikoen gehienezko salneurria 0,96 euroan mugatu baitzuen. 0,72 euroko prezioa izango du aurrerantzean, baina prezioa berrikusteko aukera egongo da, merkatuko prezioen eboluzioaren arabera.

Hasiera batean, Europako Batzordeak isuna jarriko ziola argudiatuta, Pedro Sanchezen gobernuak ez zuen BEZa jaitsi nahi izan, Italian, Frantzian eta Portugalen erabaki hori hartu bazuten ere. Kolektibo sozialek eta oposizioko zenbait alderdik merkatzea eskatu zuten Parlamentuan, musukoak lehen mailakoak eta derrigorrezkoak zirela azpimarratuz.

Azkenean, Espainiako Gobernuak zerga jaistea onartu zuen, Europar Batasunak isunik jarriko ez ziola baieztatu eta gero.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X