Artolazabalek uste du Irungo aterpea ez dela egokiena migratzaile batzuentzat
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburuak esan du Irungo (Gipuzkoa) aterpearen "ezaugarriak" ez zaizkiela "egokitzen" bertan sartu nahi duten migratzaile "mota" batzuei.
Eusko Jaurlaritzak ohar batean azaldu duenez, Artolazabalek horixe argitu du Tolosan (Gipuzkoa) egindako agerraldi batean, Irungo Harrera Sareak migratzaile askok gaua kalean igarotzen dutela salatu ondoren.
"Batzuk baliabide bat erabiltzera bultzatzen dituzte hasieratik jakinda horretarako profila ez dutela betetzen, eta harritu egiten nau", erantzun dio Artolazabalek kazetariak egindako galderari. Gaineratu du aterpean "sartzen saiatu denetako baten batek hiru urte" daramala Iberiar Penintsulan.
"Baliabidearen ezaugarriak horien profilera ez direla egokitzen uste dugu", azpimarratu du sailburuak. Bestalde, azaldu du Irungo zentroak "errealitate desberdinak" artatu dituela, eta "batzuetan baldintzak malgutu" dituztela "zaurgarritasunagatik, seme-alabak dituzten emakumeen kasuan, behar izan dutenean".
"Orain modu koordinatuan lan egiteko garaia da, beste errealitate hauei irtenbidea emateko, baina azpimarratu nahi dut EAEra iristen diren migratzaileei arreta osoa eskaintzen zaiela", berretsi du sailburuak, eta gogorarazi "egungo pandemia egoeraren ondorioz neurri batzuk" hartu behar dituztela "artatuko dituzten pertsonen jarraipena" egiteko.
Irungo Harrera Sarea, Jaurlaritzarekin "esertzeko" prest
Irungo Harrera Sareak, "bertatik bertara lan egiten duen eta egoera ongi ezagutzen duen kolektiboa den heinean", Berdintasun sailburuarekin, edo "berak egoki jotzen duenarekin", esertzeko prestutasun "osoa" agertu du, Eusko Jaurlaritzak migratzaileei eskaintzen dien ustezko "harrera osoa" hobetzeko.
Kolektiboak ohar batean azaldu duenez, badakite "bidean dauden migratzaileen bazterketa kolektiboaren arazoa galarazteko borondate eta asmo argia dutela erakundeek".
Irungo zentroan eskaintzen den arreta "malgutzeari" dagokionez, Irungo Harrera Sareak adierazi du ez dela "sistematikoa" eta ez dela "beti" hala jokatzen. Horregatik, gogorarazi du asteburuan "agerraldi psikotikoa zuen pertsona batek aterpearen parean" lo egin behar izan duela, "bere egoera jakinda ere" ez ziotela sartzen utzi, ezta "Osakidetzaren mediku txostenarekin ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak