Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn 618ra eta Nafarroan 84ra jaitsi dira kasuak, eta positibo tasa % 6 ingurukoa da

Bi erkidegoek hoberako eboluzioarekin jarraitzen dute. EAEn, positibo tasa % 6,4 da, eta Nafarroan, % 6,2.
18:00 - 20:00
Urri erdialdetik zenbatu den positibo kopuru txikiena atzeman da EAEn

Hego Euskal Herrian 702 kasu erregistratu dira azken 24 orduetan: 618 kasu Euskal Autonomia Erkidegoan eta 85 Nafarroako Foru Erkidegoan. Positibo tasa % 6 inguru da bi erkidegoetan.

EAEn, esan bezala, 618 koronabirus kasu berri atzeman dira azken egunean egindako 9619 proba diagnostikoetan. Beraz, positibo tasa % 6,4 da.

Lurraldeei erreparatuta, Gipuzkoak izaten jarraitzen du eguneko positibo gehien erregistratzen dituena, 291rekin. Bizkaian 279 kasu berri atzeman dira, eta Araban, 45.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 26 pertsona ospitaleratu dira larunbatean COVID-19arekin, eta 137 pertsona daude ZIUn.

Udalerri bakoitzeko datuak eta EAEko R0 indizea astelehenean eguneratuko ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak.

Nafarroan, 84 COVID-19 kasu berri atzeman dira, aurreko egunean baino 134 gutxiago, Osasun Publikoko Institutuak emandako datuen arabera.

Egindako PCR proba eta test antigeno kopurua ere askoz baxuagoa izan zen,  1364 proba denera -bezperan baino 932 gutxiago- eta, beraz, positibitate tasa ez da asko jaitsi: % 6,2koa da. 

Azken egunotako beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, kutsatzeei dagokienez. Astelehenean 138 datu zenbatu ziren, asteartean 158, asteazkenean 138, ostegunean 157, ostiralean 135 eta atzo 85.

Eguneko kopururik baxuena da abuztutik, baina notifikatutako hildakoak 13ra igo dira; horietako lau aurreko egunetakoak dira.

Atzo hil ziren 9 pertsonen artean, sei 79.96 urteko emakumeak dira, eta hiru, 75-78 urteko gizonak. Aurreko egunetan hildako 4en artean, 81, 90 eta 103 urteko hiru emakume eta 81 urteko gizon bat dira.

Datu horiekin, foru erkidegoan pandemia osoan zehar hil direnak 842 dira, eta kutsatuak, 38.535.

Azken orduetan lau ospitaleratze berri izan dira, bat ere e ZIUn. Beraz, 252 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 9 gutxiago), eta horietatik 43 ZIUn daude (6 gutxiago), 35 etxean eta 174 ospitalean.

Lurraldeka, Iruñerrian daude positiboen % 46. Tuteran % 14 dira, eta Lizarran, % 26. Beste eskualdeetakoak dira gainontzeko % 14.

Adinari erreparatuta, talde nagusiena 15 urtetik beherakoa da (% 29), gero 30-44 urtekoak (% 27), 45-59 urtekoak (20 %), 15-29 urtekoak (% 12), 60-75 urtekoak (% 7) eta 75 urtetik gorakoak (% 5).

Kasu berrien batez besteko adina 32,9 urtekoa da, eta % 66 emakumeak dira.

Bizkaiko eta Gipuzkoako adinekoen egoitzak

Bizkaiko erresidentzietako hiru egoiliar hil dira azken orduetan. Guztira 94 pertsona hil dira pandemiaren bigarren olatuan adinekoen egoitzetan. Kutsatuta dauden kopurua 202 dira, aurreko zenbaketan baino 10 gehiago.

Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera, larunbatean, lurralde historikoan autorizatuta dauden 155 erresidentzietan (10.748 pertsonarentzako tokia), 134 positibo zeuden (17 gehiago), eta ospitaleratuta, 23 (bost gutxiago).

Gaixotasunetik irten diren eta proban negatibo eman duten pertsonak 2139 dira, beraz. Zazpi gehiago osatu dira.

Gipuzkoako erresidentzietan beste hiru hildako erregistratu dira azken orduetan, eta bigarren olatuko heriotzak 76 dira, beraz. Gainera, Foru Aldundiak eta DYAk egiten dituzten PCR probetan 13 positibo berri atzeman dira.

9 egoiliar osatu dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan azken orduetan. Erresidentzietan, momentu honetan, 164 positibo aktibo daude.

Era berean, 75 pertsona daude kasu hauek artatzeko zentroetan COVID-19arekin, Eibarren eta Ordizian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X