Hezkuntza Sailak 'Aste Digitala' abiatuko du, digitalizaziorako esperientzia pilotua
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak gaur goizean aurkeztu dute prentsaren aurrean Hezkuntza Sailak datorren astetik aurrera, Aste Digitala izenarekin abian jarriko duen esperientzia pilotua, hau da, digitalizazioan eta pedagogian urrats berriak egiten jarraitzeko esperientzia pilotua.
Azaroaren 30ean hasita eta astebetez, esperientzian parte hartuko duten 57 ikastetxe publikoek eskolak aurrez aurre eta online eskainiko dituzte aldi berean, bi modalitateak bateragarri eginez. Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta Lanbide Heziketako Ikastetxeak izango dira; orotara 21.000 ikasle inguruk parte hartuko dute eta hezkuntza alorreko 3.000 profesionaletik gora (irakasleak eta aholkulariak) inplikatuko ditu esperientziak.
Aste Digitalaren helburuen artean daude, ikastetxeen profil digitala hobetzea, praktika tekno-pedagogo egokiak lantzea eta elkarrekin partekatzea, baita –beharrezkoa balitz- ikastetxeak pedagogikoki eta teknikoki prestatzea ere, aurrez harturiko esperientziaz baliatuta, balizko bigarren agertoki baterako. Bigarren agertokia, aurrez aurreko eskolak eta online modalitatea bateratzen dituen agertokia da.
Esperientzia honetarako Lanbide Heziketako ikastetxeak eta DBH4 maila eta Batxilergoa hobetsi dira, ikasleen autonomia eta heldutasuna aintzat hartuta.
Jarraipena eta ebaluazioa
Hezkuntza Sailak Aste Digitalaren jarraipena eta ebaluazioa egingo du, bai astean zehar eta baita hura amaitu ondoren ere, prozesua erregistratuz edo elkarrizketa, inkesta eta behaketaren bidez. Era horretan, arlo pedagogikoan, teknikoan edo logistikoan ikasitako lezioak jasoko dira: praktika onak, eta hobetzeko alderdiak.
Bestalde, irakasleei, familiei eta ikasleei gogobetetasun-inkesta egingo zaie helburu berberarekin: indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea, aurrerago izan daitezkeen esperientzietarako kontuan izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.
Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, Getxon ustez bikotekidea larri zauritu duen emakumea
Ikerketa oraindik zabalik badute ere, dirudienez, gertakariak ostegunean izan ziren, 22:00ak aldera, Algorta auzoan. Ustezko erasotzaileak 44 urte ditu; biktimak, berriz, 23.