Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Positibotasun tasa % 7,1era igo da Nafarroan, 83 covid-19 kasu gehiagorekin

Foru Erkidegoak azken 17 egunetako positibotasun-tasarik altuena izan du gaur, baina aurreko egunarekin alderatuta, behera egin dute PCR probetan positibo eman duen kasuek.
PCR probak laborategi batean.
PCR probak laborategi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Azken orduetan 83 covid-19 kasu gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak ostiral honetan emandako datuen arabera. Aurreko egunean, berriz, 104 koronabirus kasu atzeman zituzten.

1.172 PCR eta antigeno proba egin dituzte guztira, eta horien % 7,1ek eman du positibo. Beraz, positibotasun tasa aurreko egunean baino altuagoa izan da (% 5,3 izan zen ostiralean).

Foru Erkidegoan 57 kasu atzeman zituzten astelehenean, 79 asteartean, 124 asteazkenean, 104 ostegunean eta 83 ostiral honetan.

Euskadin ere gora egin du positiboen ehunekoak

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 228 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, aurreko egunean baino 182 gutxiago. Alabaina, positiboen tasa % 6,2ra igo da. Ospitaleetako egoerari dagokionez, berriz, 23 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, eta 84 gaixo zainketa intentsiboetako unitateetan daude.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 3.686 PCR proba eta antigeno test egin dira, aurreko egunekoaren ia erdia; beraz, kutsatzeen kopuruak behera egin badu ere, positiboen tasak gora egin du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X