Positibo kasuek beste minimo bat erdietsi dute Nafarroan: 57 kutsatze
Koronabirus kasuek beheranzko joerari eutsi diote azken egunetan Nafarroan. Igandean 57 kutsatze zenbatu dituzte, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera.
Bigarren olatu honetako daturik baxuenetarikoa da atzokoa: abuztuaren 17tik zenbatutako kopururik baxuena da. Dena dela, aipatzekoa da igandeetan proba gutxiago egiten direla, eta, hortaz, atzemandako kasuak ere gutxiago izaten direla. Zehazki, bezperan baino ia 1.000 proba gutxiago egin dituzte (975), eta horietatik % 5,8 positibo izan dira.
Hortaz, positibotasun tasa ia bi puntu igo da bezperarekin alderatuta (%4koa izan zen).
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren arabera, atzo ez zen gaixotasun horrekin lotutako ospitaleratze berririk izan Foru Erkidegoan, ezta zainketa intentsiboetan ere. Atzo pertsona bat hil zen, 81 urteko gizon bat, eta aurreko egunetan lau pertsona hil ziren: 84 eta 87 urteko bi gizon eta 91 eta 96 urteko bi emakume. Nafarroan 948 pertsona hil dira jada.
Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 76 erregistratu dira, Tuteran % 9 eta Lizarran % 3. Gainerako positiboak (% 12) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri eta guneei dagokienez, bakar batek ere ez du 10 kutsatze baino gehiago zenbatu. Zerrendan aurreneko daude Iruñeko II. Zabalgunea eta Sarriguren, bosna kasurekin. Ondoren, hiruna kasurekin daude Elizondo eta Iruñeko Txantrea, Donibane, Iturrama, Ermitagaña eta Mendillorri auzoak.
Erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 15-29 urtekoen taldea da nagusi (% 31), eta, ondoren, 15 urtetik beherakoena (% 22). Ondoren, 45 eta 59 urte bitartekoen taldea (kasuen % 19) eta 30 eta 44 urte bitartekoen taldea (kasuen % 16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea dago (% 10), eta 75 urtetik gorakoen taldea (% 2).
Positibo berrien batez besteko adina 31,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 55 emakumeak dira eta beste % 45 gizonak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 148 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin (atzo baino bat gutxiago); horietako 18 zainketa intentsiboetako lanpostuetan daude (atzo bezala), eta beste 18 etxeko ospitaleratzean (atzo baino bat gutxiago). Gainerakoak, 112 paziente, gela arruntetan daude (atzoko paziente kopuru bera).
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 41.466 kasu dira Nafarroan.
221 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Horiekin, gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako 1.102 ikasle isolatuta daude etxean. Bi zikloetako ikasle guztien % 1,78 dira. Gelaka, 33 ikastetxetako 56 talde daude, hau da, bizikidetza-talde egonkor guztien % 1,60.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.