124 positibo berri atzeman dituzte Nafarroan, azken asteetako kopururik altuena
Nafarroan, positibo berriak 124ra igo dira (bezperan 70 izan ziren), azken asteetako kopururik altuena, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Positibotasun-tasa ere igo egin da, % 6,4koa baita.
Koronabirus kasuek, beraz, nabarmen egin dute gora Nafarroan azken orduetan, 70 kasu zenbatu baitituzte astearte honetan eta 79, berriz, astelehenean.
Atzo covid bidezko bost pertsona gehiago ospitaleratu zituztencovid-aren, horietako bi ZIUn. Gainera, hiru pertsona hil ziren, 73 eta 83 urteko bi gizon eta 82 urteko emakume bat. Guztira, 953 pertsona hil dira Nafarroan.
Asteazken honetan, 1.949 proba egin ziren Nafarroan, (PCR eta antigeno testak), eta positibotasun tasa % 6,4koa izan zen; aurreko egunean, berriz, % 3,3koa izan zen.
Kasu berri horien artean daude Iruñeko Echavacoiz auzoko San Jose zentroan atzemandako 22 kasuak. Kasu horiez gain, Barañain (7 positibo), Iruñeko II. Zabalgunea (6) eta Irurtzun, Beriain eta Iturrama (5) dira eguneko zerrendan lehen postuetan daudenak.
Eskualdeka, Iruñean eta bere eskualdean atzeman dira kasu positibo gehien, % 65, hain zuzen ere; Tuteran, berriz, % 11 eta Lizarran % 8. Gainerako positiboak ( % 16) Nafarroako beste leku batzuetan daude. Positibo berrien batez besteko adina 48 urtekoa da. Kasuen % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Atzo duela bi hilabete ezarritako konfinamendu perimetrala altxatu zen Nafarroan. Atzo hasi eta abenduaren 26ra arte, eta 30etik urtarrilaren 2ra arte, Foru Erkidegotik irten edo sartu ahalko da, betiere Gabonetako otorduak familiarekin egiteko. Hori bai, dokumentu bat eraman beharko dute aldean, bidaia baldintzen araberakoa dela egiaztatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.