Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Positibotasun tasa % 5,6ra jaitsi da Nafarroan, 72 covid-19 kasu gehiagorekin

Osasun Departamentuak azaldu duenez, 1.275 proba egin dituzte, beraz, positibotasun tasa aurreko egunean baino baxuagoa da. Nafarroan 956 pertsona hil dira covid-19aren eraginez.
PCR probak laborategi batean.
PCR probak laborategi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Azken orduetan 72 covid-19 kasu gehiago zenbatu dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak igande honetan emandako datuen arabera. Aurreko egunean, berriz, 83 koronabirus kasu atzeman zituzten.

Osasun Departamentuak azaldu duenez, 1.275 PCR eta antigeno proba egin dituzte guztira, eta horien % 5,6k eman du positibo. Beraz, positibotasun tasa aurreko egunean baino baxuagoa izan da (% 7,1ekoa izan zen larunbatean).

Foru Erkidegoan 57 kasu atzeman zituzten astelehenean, 79 asteartean, 124 asteazkenean, 104 ostegunean eta 83 ostiralean. Nafarroan 956 pertsona hil dira covid-19aren eraginez pandemiaren hasieratik.

Bestalde, covid-19aren positibotasun tasak % 5etik gora jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) hirugarren egunez jarraian; izan ere, larunbat honetan % 5,3an kokatu da kutsatze tasa hori, aurreko eguneko datuekin alderatuta behera egin duen arren (atzo % 6,2an kokatu zen positibotasun tasa).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, 4.281 proba diagnostiko egin zituzten larunbatean, aurreko egunean baino 600 gehiago, eta 226 pertsonak eman zuten positibo; ostiralean, berriz, 228 izan ziren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X