Hirugarren gradua eman diote Troitiñori eta datozen orduetan aterako da espetxetik
Antton Troitiño preso donostiarra aske geldituko da datozen orduetan, Etxerat presoen senideen elkarteak astearte honetan jakinarazi duenez. Gaixotasun larri eta sendaezina du eta Estremerako espetxean dago egun.
Atzo sinatutako auto batean, Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua eman dio Troitiñori, bere osasun egoeragatik. Etxeratek gaur zabaldutako oharrak auto horren zatiak jasotzen ditu. Autoaren arabera, Troitiñok "oso gaixotasun larri eta sendaezina du, eta neurri aringarrien bidez baino ezin da tratatu, eta, beraz, espetxean egoteak horiek zaildu ditzake".
Etxeratek zehaztu duenez, Troitiño ez dago gaixotasun sendaezinak dituzten 17 presoren zerrendan, baina espetxeko egonaldi luze eta gogorrek Troitiño pairatzen ari den gisako ondorioak ekartzen dituzte.
Bestalde, larriki gaixorik dauden presoak berehala aske uztea eskatu du, beste behin, Etxeratek.
Albiste gehiago gizartea
EAEko berrogeita hamar suhiltzaile baino gehiago Gaztela eta Leonera joan dira, baso-suteak kontrolatzen laguntzeko
Zehazki, Gaztela eta Leongo Juntak Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu ondoren hartu da neurria. Hala, bat egin dute suteak itzaltzen laguntzeko berriki bidalitako helikopteroarekin.
Etxeko espetxealdia agindu dute Zizur Nagusian ustez emaztea hil zuen 85 urteko gizonarentzat
Auzitegiak ez du ihes-arriskurik ikusten, ezta frogak deuseztatzekoa ere, eta gainera ezagutza funtzioak kaltetuta dituela ebatzi du. Pultsera telematikoa jantzi beharko du, eta seme-alabek erabakiko dute zein etxetan biziko den.
Ia bi kilometroko auto-ilarak Txorierrin, Sondikatik Gurutzetara bidean, istripu baten ondorioz
Bestalde, A-15ean normaltasunera itzuli da zirkulazioa Hernanin. Aian, bi autok talka egin dute Zarautzerako noranzkoan, eta auto-ilarak daude. Zizurren, berriz, bost pertsona zauritu dira, tartean bi adingabe, goizaldean izandako istripu batean.
Faltzesko piloiko bigarren entzierroa, azkarra eta zirraragarria
Jose Maria Goñiren ganadutegia izan da protagonista Faltzesko bigarren entzierro honetan. Goizeko 09:00etan suizidia jotzearekin bat eman zaio hasiera etzierroari. Azkarra izan da, eta zauritu bat utzi du, anbulantzian ospitalera eraman dutena.
Juan Mari Aburto: "Txurdinagako eszenatokia prest zegoen eta Abandoibarrakoa ez, eta ez dut ikusten arrazoirik"
Bilboko alkatearen arabera, kontratatutako enpresak ez zuen bere lana bete, "denbora oso txarto kudeatu zuen", eta, ondorioz, lehen eguneko kontzertuak (Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren) bertan behera gelditu ziren Abandoibarran. Arazoak konponduta, igandeko kontzertuak normaltasunez eskaini ahal izan zituzten.
Hamaika lagun atxilotu dituzte igandean Bilboko Aste Nagusian, horietako bi indarkeria matxistagatik
Delitu gehienak San Nikolas inguruan eta Zazpikaleetan gertatu dira, eta lapurretekin eta desobedientziarekin lotuta zeuden.
Adineko gizon bat hil da Agurainen, tren batek harrapatuta
Ezbeharra igande arratsaleko lehen orduan gertatu zen eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren arrazoiak argitzeko.
Suhiltzaile bat hil eta beste bat zauritu da Leonen, sute bat itzaltzeko lanetan
Hala, lau dira jada Iberiar penintsulan piztutako suteen ondorioz hildakoak, horietako hiru Leongo probintzian. Laugarren biktima asteartean hil zen Tres Cantosen (Madril), erreduren ondorioz.
Konfeti, dibertsio eta kolorezko itsaso batek Bilboko kaleak busti ditu Bali balearen desfilean
Aurten ere, kalejirak Kale Nagusia zeharkatu du balearekin, olagarroarekin, txirlarekin, bisiguarekin eta txangurroarekin; animalia basatien txotxongiloekin eta konpartsa tematikoekin batera. Amaieran, udal garbiketa dispositibo bat ingurua egokitzeaz eta sortutako hondakin guztiak garbitzeaz arduratu da.
Irri artean eman diote amaiera Piratek Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako Aste Nagusia amaitu da ofizialki, baina Piratek bukaera propioa eman diote. 20 urte dira Irrikitaldia antolatzen dutela, parodiaz jositako desfilearekin festak agurtzeko. Belle Epoque-eko jantzi dotoreekin, urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.