BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

46 urteko gizon bat zauritu da Ermuan, etxebizitza batean piztutako sutean

Sutea 21:15 aldera piztu da Izelaieta kaleko etxebizitza eraikin batean. Suhiltzaileek itzali dute.

46 urteko gizon bat zauritu da bart, Ermuko etxebizitza eraikin batean piztutako sutean.

Sutea 21:15 aldera piztu da Izelaieta kaleko etxebizitza eraikin bateko hirugarren solairuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, garrak hirugarren solairutik teilatura zabaldu dira.

Suhiltzaileek 21:30erako hartu dute sua kontrolpean, eta 22:28rako amaitu dituzte garrak erabat.

Sutean, 46 urteko gizon bat zauritu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X