Bilbo itxita egongo da gaurtik aurrera beste 49 udalerrirekin batera
Euskal Autonomia Erkidegoko 50 udalerri itxi dituzte jada, 13 Gipuzkoan, 26 Bizkaian eta 11 Araban, COVID-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Jaurlaritzak gaur argitu duenez, akats bat tarteko, Irura sartu zuten atzo itxi beharreko udalerrien zerrendan, baina berez ez dagokionez, ez ditu murrizketak ezarri beharko.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan Covid-19aren kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko gainditu duten udalerriak honakoak dira: Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Beasain, Orio, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zumaia eta Zumarraga; Bizkaian, Abanto Zierbena, Balmaseda, Zornotza, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz eta Trapagaran; Araban, Agurain.
Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa bizi duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrenda ondorengo udalerriak daude: Gipuzkoan Ibarra, Aizarnazabal, Leaburu eta Zestoa; Bizkaian Artzentales, Ajangiz, Forua, Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Mundaka, Otxandio, Gizaburuaga, Lantaron, Iurreta, Sondika, Zamudio eta Ziortza-Bolibar; Araban, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena , Iruña Oka, Bastida, Laguardia, Lantziego, Legutio, Donemiliaga eta Eskuernaga. Horien egoera epidemiologikoak udalerria ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.
Herri horietan, herritarrak ezingo dira ondoko herrira joan, ezingo dute tabernarik eta jatetxerik ireki eta ez da eskola-kiroleko entrenamendurik egongo. Jarduera hori gainerako udalerrietan berreskuratu da, Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurrien artean jaso dutenez.
Jaurlaritzak ostiral honetan zehaztu duenez, bestalde, "datuen tratamenduan izandako akats batengatik, atzoko ebazpenean Irurako udalerria sartu zen udalerrien zerrendan, murrizketak aplikatzeko". Horrenbestez, Gipuzkoako herri horretan ez dituzte murrizketak aplikatuko.
Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aburtok erantzukizuna eskatu du Bilbo eremu gorritik "lehenbailehen" ateratzeko
Juan Mari Aburto Bilboko alkatean ostegun honetan azpimarratu duenez, Bizkaiko hiriburuaren erronka nagusia orain eremu gorritik "lehenbailehen" ateratzea da. Horretarako herritar guztiei "erantzunkizunez" jokatzeko deia egin die.
Bilbo da itxiko duten EAEko lehendabiziko hiriburua. Gaur gauetik aurrera, hiriko sarrera-irteerak mugatuko dira hirian, beste 50 udalerrirekin gertatuko den moduan. Aburtuk esan du ez dakiela zenbait iraungo duen itxierak; izan ere, pandemiaren inguruan dagoen "ziurgabetasuna" handia da.
"Aste batzuk igarota, ahalik eta gutxien, egoerak hobera egingo duen esperantza dut, luzaroan iraungo duena, eta udarara eramango gaituena", esan du alkateak. "Herritar orok arduraz jokatzen badu soilik irtengo gara egoera honetatik", gaineratu du.
Alkatearen esanetan, udal gobernu taldea (EAJ-PSE) eta Udaleko gainerako talde politikoak 2021eko koronabirusaren krisiari aurre egiteko plan berri bat lantzen ari dira, 2020an garatutako Bilbao Aurrera Planaren inguruko neurri "kontinuistekin", sektorerik "kaltetuenei" laguntzeko, hala nola ostalaritzari, merkataritzari eta turismoari, baita pertsona "ahulenei" ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.