Elkarrizketa, Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luis Castaño, Biocruces: "Datozen hilabeteetan iritsiko da Curevacen txertoa"

Biodonostiarekin batera, Curevac farmazia-enpresaren entsegu klinikoan ari da parte hartzen Biocruces Osasun Ikerketa Institutua, eta dirudienez, "ikerketa oso aurreratuta doa".
orain-default-image

Osakidetzaren Biodonostia eta Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak aukeratu dituzte Curevac enpresa farmazeutiko alemaniarrak covid-19ari aurre egiteko garatu duen txertoaren eraginkortasuna aztertzeko saiakuntza klinikorako.

Estatu mailan ikerketarako hautatutako hiru zentroetatik bi jarriko ditu EAEk; hirugarrena Madrilgo erkidegokoa da. Saiakuntza kliniko handia izango da, mundu osoan 30.000 lagunek baino gehiagok hartuko baitute parte bertan; horietako 2.000 inguru EAEk jarriko ditu.

Luis Castaño Biocruceseko zuzendariaren hitzetan, txertaketan buru-belarri dabiltza azkenaldian, ahal den pertsona kopuru handiena immunizatzeko gai diren proiektuak sakon aztertuz.

Dagoeneko, Biodonostia eta Biocruces institutuek abiatutako ikerketa hirugarren fasean dago, hau da, "oso aurreratuta" doa, eta txertoaren eraginkortasuna frogatzea besterik ez zaie geratzen. Hortaz, entsegu klinikoa bi astetan hasteko asmoa dute.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Castañok azaldu duenez, bi egun barru hasiko dira entseguan parte hartuko duten herritarrekin harremanetan jartzen. Birusa izan ez duen edonork har dezake parte. Ahal dela gaixotasun kroniko larririk ez duten pertsonak izan behar dira, 18 urtetik gorakoak eta emakumeen kasuan ezingo dira haurdun egon.

Boluntarioen erdiek plazeboa jasoko dute, eta beste erdiek txertoa. Profesionalak ez du bata edo bestea txertatu duen jakingo, ezta txertoa jaso duenak ere. "Urtebeteko jarraipena egiten dugu, zenbait kasutan telefono bidez", adierazi du Castañok.

"Gaur-gaurkoz bi txerto ditugu, baina badira aurki helduko diren beste batzuk ere. Horrenbestez, udarako herritarren % 70ek edo % 80k jaso beharko lukete txertoa", erantsi du.

"Egoera honek argi uzten du ikerketak berebiziko garrantzia duela", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X