Alberto Martinez, medikua: "40 urtez azpikoak dira ZIUetan dauden gaixoen % 35"
Gurutzetako ospitalean bi gune berri atondu dituzte koronabirusa izan gabe zainketa intentsiboak behar dituzten gaixo larriak artatzeko. "Egunero hazten ari da ZIUetan sartzen diren gaixo kritikoen kopurua", azaldu du Alberto Martinez Ruiz Gurutzetako ospitaleko Anestesia eta Bizkortzeko zerbitzuburuak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan.
Nahiz eta aurreikuspenak "onak ez izan" eta "ospitaleratzeen hazkundeagatik kezkatuta" agertu, Gurutzetan bosteko kontingentzia eskalan hirugarrengoan daude gaur egun eta, ondorioz, "oraindik ere jarduteko tartea" dutela azpimarratu du.
Iazko martxotik, "gaixo kritikoen oheak % 30 hazi dira. Orain, 8 ohe gehiago ireki dira", azaldu du Martinezek, eta "beharrezkoa den heinean Zainketa Intentsiboko Unitate berriak irekitzeko prest" daudela gaineratu du. Zainketa Intentsiboko Unitate horiek dituzten baliabideak gainerakoetakoak bezalakoak omen dira (bonbak, arnasgailuak, ...) eta tratamenduaren bermea ere, berdina.
Gurutzetako ospitalean, "Koronabirusaren Erresuma Batuko aldaeraz kutsatuta dagoen gaixo bat" dute Bizkortze zerbitzuan. Ildo horretan, lasaitasun mezua helarazi nahi die herritarrei: "Aldaera britainiarrak ez du zailtasunik sortzen diagnostikoan, ezta zaintza mailan ere".
Gaur egun Zainketa Intentsiboetako Unitateetan ospitaleratutako gaixoaren profila martxokoa baino "gazteagoa" da. "Badago gaixo talde bat, gazteak barne, aurretik patologiarik izan gabe ere gaizki heltzen dena. Ez dakigu zergatik batzuk gaizki dauden eta beste batzuek, ostera, ez duten sintomarik". Gurutzetako Anestesia eta Bizkortze zerbitzuburuak adierazi duenez, "Zainketa Intentsiboetako Unitateetan ospitaleratutako gaixoen % 30-35 inguru 40 urtetik beherakoak dira".
Martinez Ruizen iritziz, kontuan hartu beharreko bi kontu daude: "Batetik, sintomarik gabeko gaixo batek bere etxean bakartuta egon behar du, bestetik; positibo batekin harreman zuzena izan duen batek, PCR negatiboa izanda ere, bere etxean isolatuta egon behar du 10 egunez, gainerako herritarrak arriskuan ez jartzeko".
Alberto Martinezen hitzetan, lehen olatuan Estatuko biziraupen tasarik altuena izan zuten Gurutzetan, besteak beste, gaixo kritikoen unitateak egokitzen jakin zutelako. Gaineratu duenez, horrek eragin zuen "hilkortasuna % 20 ingurukoa izatea". Madrilgo ospitaleetan, gaixo kritikoentzako espaziorik ez zegoenean, "hilkortasuna % 40-50ekoa izan zen".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.