138 kutsatze atzeman dituzte Nafarroan
Kutsatzeek gora egin dute berriro Nafarroan, bi egunez 100etik behera egon diren arren. Astelehen honetan 138 kasu atzeman dituzte, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.
Zehazki, astelehenean 2.883 proba diagnostiko egin dituzte (bezperan baino 1.231 gehiago), eta horietatik % 4,8 positibo izan dira. Horrenbestez, positibotasun tasa berdin mantendu da.
Bezperan baino 58 kasu gehiago zenbatu dituzte, baina duela astebeteko edo bi asteko zifrekin erkatuta, beherakada nabarmena ikus daiteke: orduko hartan 53 eta 101 positibo gehiago atzeman baitziren, hurrenez hurren.
Caparroson zenbatu dituzte kasu gehien (zazpi), Iruñeko Txantrean bezainbeste. Barañainen sei positibo egon dira, eta Huarten, Martzillan eta Iruñeko Mendillorri eta Buztintzuri auzoetan, bosna.
EAE
Covid-19aren pandemiak egonkortze zantzuak eman ditu Euskadin, azken orduetan 723 positibo berri atzeman ostean, igandean baino 102 gehiago, eta positibotasun tasa aurreko egunekoaren mailan jarraitu du, nahiz eta ospitale-presioak handia izaten jarraitzen duen: ospitaleratzeak igo egin dira (93 gehiago azken orduetan), eta zainketa intentsiboetako unitateetan koronabirusarekin dauden gaixoak 157 dira, zazpi gutxiago.
Espainiako Estatuan, Osasun Ministerioak beste 16.402 kasuren berri eman du, eta guztira 3.005.487 dira kutsatuak pandemia hasi zenetik. Gainera, 766 pertsona hil dira azken 24 orduetan: 63.061 dira Espainiako Estatuan hildakoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministorioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek, lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea aldarrikatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiral arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.