191 positibo berri eta lau heriotza atzeman dituzte Nafarroan covid-19aren ondorioz
Nafarroak 191 kasu positibo atzeman ditu astelehen honetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 3.098 proba eginda (% 6,2).
Bezperan baino 30 kasu gehiago zenbatu dituzte astelehen honetan. Dena dela, duela astebete edo duela bi asteko datuekin alderatuta (kutsatze kopuru bera izan zen bietan: 239), 48 positibo gutxiago zenbatu dituzte.
Bestalde, gaixotasun horrekin lotutako hamar ospitaleratze berri izan dira Foru Erkidegoan, bat ere ez zainketa intentsiboen unitateetan. Halaber, 99 urteko emakume bat hil da, eta aurreko egunetan hiru: 52 eta 89 urteko bi gizon eta 91 urteko emakume bat.
Nafarroan, beraz, 1.039 heriotza izan dira orain arte covid-19aren ondorioz, eta birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko txostenen arabera eta Osasun Ministerioaren datuekin hileroko doikuntza egin ondoren, 48.837 kasukoa da Nafarroan.
Biztanleriaren arabera, proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa da beste astebetez Nafarroa: 921,19 proba 1.000 biztanleko, Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 599,32 da 1.000 biztanleko.
Iruñean eta bere eskualdean astelehen honetako kasu positiboen % 66 erregistratu dira, Lizarran % 8 eta Tuteran % 7. Gainerako positiboak (% 19) Nafarroako beste zonalde batzuei dagozkie.
Gune edo udalerri astinduenei dagokienez, Iruñeko Arrotxapea eta Arrosadia auzoetan 15 eta 13 kasu atzeman dituzte, hurrenez hurren. Zerrendan hirugarrena da Barañain, 10 kutsatzerekin. Iruñeko I. Zabalgunean eta Antsoainen bederatzi eta zortzi positibo izan dituzte.
Erregistratutako kasu berrien adin tarteen araberako banaketari dagokionez, gehienak 45 eta 59 urte artekoak dira (% 24); ondoren, 30 eta 44 urte artekoak (% 20), eta, azkenik, 15 urtetik beherakoak (% 19). Ondoren, 15 eta 29 urte bitarteko taldea dago, positiboen % 14rekin, eta 60 eta 75 urte bitartekoak, % 13rekin. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldean kutsatzeen % 10 daude.
Positibo berriek, batez beste, 40,7 urte dituzte, eta kasuen % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Ospitaleetako okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakitera eman duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 198 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bederatzi gutxiago), eta horietatik 34 zainketa intentsiboen unitateetan daude (atzo baino bat gutxiago) eta 18 etxeko ospitaleratzean (atzo baino zazpi gutxiago). Gainerakoak, 146 gaixo, gela arruntetan daude (atzo baino bat gutxiago).
Gaur egun konfinatuta dauden ikasleak guztizkoaren % 2,62 dira
Nafarroako sare publiko eta kontzertatuetako 326 ikasle euren ikastetxeetara itzuli dira gaur, aurrez aurreko hezkuntza jasotzen jarraitzeko. Aldi berean, 110 ikasle bakartu dituzte azken 24 orduetan.
Horiekin 1.622 dira konfinatutako ikasleak, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 2,62, alegia. Gelaka, 82 daude isolatuta 52 ikastetxetan, hau da, konfinatu daitezkeen talde egonkor guztien % 2,35.
Covid-19aren pandemiak 908 positibo berri utzi ditu azken orduetan Euskadin, aurreko egunean baino 44 gutxiago, eta positibotasun tasa ere hamarren bat baino gehiago jaitsi da, % 6,9raino, proba gehiago eginda. Hala ere, ospitaleko egoerak okerrera egin du; Gotzone Sagardui sailburuak esan duenez, azken astean 38 paziente gehiago daude zainketa intentsiboen unitateetako oheetan, eta hamar ospitaleratze izan zituen egunero unitate kritikoetan azken astean.
Koronabirusaren pandemiaren kutsatzeak mantsotu egin dira Espainiako Estatuan, intzidentzia jaitsi egin da eta ZIUetako presioa arindu egin da; hala ere, hirugarren olatuko hildako kopurua maila gorenera iritsi da: 724 pertsona. Hala, 59.081 dira koronabirusaren pandemia hasi zenetik Espainiako Estatuan hil direnak.
Positibo berriak 29.064 dira (2,85 milioi guztira) eta intzidentziak 18,8 puntu egin du behera, eta 100.000 biztanleko 846,84 kasukoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.