Kasuek gorantz jarraitzen dute Nafarroan: 239 atzeman dituzte azken orduetan
Egunero atzemandako covid-19aren positiboek goranzko joera eten ezinda jarraitzen dute Nafarroan. Astelehen honetan 2.724 proba diagnostiko (PCR eta antigenoak) egin dituzte eta 239 kasu zenbatu dituzte, % 8,8ko emaitza positiboekin, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera.
Zifrak 200 kutsatzeen langa gainditu du, eta azaroaren 10etik geroztik zenbatutako altuena da. Aurreko astelehenetako datuekin alderatuta, hilaren 11n baino 76 kasu gehiago atzeman dira (162 izan ziren orduan) eta hilaren 4an baino 91 gehiago (147 izan ziren). Hala, 100.000 biztanleko 14 egunetako tasa metatua 385,96an dago.
Eguneko positibotasun tasari dagokionez, bezperako % 11,7tik % 8,8ra jaitsi da.
Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 60 erregistratu zituzten, Tuteran % 11 eta Lizarran % 11. Gainerako positiboak (% 18) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Iturmendi da denen buru 12 kutsatzerekin. Ondoren datoz Zizur Nagusia, Azpillaga eta Andosilla, 10na kasurekin. Arrotxapean (Iruñea) bederatzi zenbatu dituzte eta zortzina, Sarrigunenen eta Iruñeko Txantrean, Arrosadian, Donibanen, Mendillorrin eta II. Zabalgunean.
Atzo 20 ospitaleratze izan ziren Foru Erkidegoan gaixotasun horrekin lotuta, horietako bi zainketa intentsiboetako unitateetan. Halaber, atzo 90 urteko emakume bat hil zela jakinarazi zuten.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakitera eman duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 163 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 12 gehiago); horietatik 16 zainketa intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino bi gehiago), eta beste 23 etxeko ospitaleratzean (atzo baino lau gehiago). Gainerakoak, 124 gaixo, gela arruntetan daude (atzo baino sei gehiago).
Nafarroak jarraitzen du izaten, beste astebetez, biztanleriaren arabera, covid-19aren proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa: 855,01 mila biztanleko, Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 526,86 da mila biztanleko.
Adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 15 eta 29 urte artekoak (% 29) eta 45 eta 59 urte artekoak (% 24) dira talde nagusiak. Jarraian, 30 eta 44 urte bitarteko taldeak daude (% 15), 15 urtetik beherakoak eta 75 urtetik gorakoak (% 11). Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoek (% 10) osatzen dute.
Positibo berrien batez besteko adina 41,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 50 gizonezkoak dira eta % 50 emakumezkoak.
Nafarroan 996 heriotza zenbatu dituzte orain arte, eta birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua 45.497 kasukoa izan da Foru Erkidegoan.
18 positibo ikasle-egoitza bateko baheketan
Atzo arratsaldean, baheketa bat egin zuten Iruñeko ikasle-egoitza batean, asteburuan 12 kasu positibo atzeman ostean. Guztira, 184 proba egin zituzten, eta horietatik 18k eman zuten positibo. Beraz, agerraldiak, oraingoz, 30 kasu ditu, hau da, zentro horretan bizi diren ikasle guztien % 10 (305 baitira). Gaur egun, ikasle positiboak eta harreman estuak dagokien berrogeialdia egiten ari dira.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak espediente informatibo bat irekiko dio gaur ikasleen egoitzari, agerraldiaren jatorria eta inguruabarrak ezagutzeko eta ikertzeko.
13.492 dosi eman dituzte
Txertaketa planari dagokionez, 13.492 dosi eman dituzte atzora arte, 1.529 eman zituzten atzo. Langile soziosanitarioei txertoa jartzen jarraitzen dute Nafarroako Azoka-barrutian, eta, aste honetatik aurrera, osasun-arloko profesionalak, publikoak eta pribatuak txertatzen hasi dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.