Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

138 kutsatze atzeman dituzte Nafarroan

Bezperako datuekin alderatuta, beraz, gora egin dute. Dena dela, duela astebeteko edo bi asteko zifrekin erkatuta, beheranzko joera nabarmena ikus daiteke.
Hainbat pertsona, kalean, maskararekin.
Hainbat pertsona, kalean, maskararekin. Argazkia: EFE

Kutsatzeek gora egin dute berriro Nafarroan, bi egunez 100etik behera egon diren arren. Astelehen honetan 138 kasu atzeman dituzte, Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, astelehenean 2.883 proba diagnostiko egin dituzte (bezperan baino 1.231 gehiago), eta horietatik % 4,8 positibo izan dira. Horrenbestez, positibotasun tasa berdin mantendu da.

Bezperan baino 58 kasu gehiago zenbatu dituzte, baina duela astebeteko edo bi asteko zifrekin erkatuta, beherakada nabarmena ikus daiteke: orduko hartan 53 eta 101 positibo gehiago atzeman baitziren, hurrenez hurren.

Caparroson zenbatu dituzte kasu gehien (zazpi), Iruñeko Txantrean bezainbeste. Barañainen sei positibo egon dira, eta Huarten, Martzillan eta Iruñeko Mendillorri eta Buztintzuri auzoetan, bosna.

EAE

Covid-19aren pandemiak egonkortze zantzuak eman ditu Euskadin, azken orduetan 723 positibo berri atzeman ostean, igandean baino 102 gehiago, eta positibotasun tasa aurreko egunekoaren mailan jarraitu du, nahiz eta ospitale-presioak handia izaten jarraitzen duen: ospitaleratzeak igo egin dira (93 gehiago azken orduetan), eta zainketa intentsiboetako unitateetan koronabirusarekin dauden gaixoak 157 dira, zazpi gutxiago.

Espainiako Estatuan, Osasun Ministerioak beste 16.402 kasuren berri eman du, eta guztira 3.005.487 dira kutsatuak pandemia hasi zenetik. Gainera, 766 pertsona hil dira azken 24 orduetan: 63.061 dira Espainiako Estatuan hildakoak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X