Zirkulazio-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat larri zauritu da Zeanurin, autoarekin errepidetik irtenda

Gizonezkoa helikopteroz eraman dute ospitalera, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.

Gizon bat larri zauritu da ostiral honetan, gidatzen ari zen autoa errepidetik aterata. Istripua Zeanurin gertatu da, N-240 errepidean, Bilborako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dute gizona eta helikopteroz eraman dute ospitalera, larrialdi zerbitzuek bertan artatu ostean.

Ezbeharra 14:30ak aldera jazo da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X