Albiste da
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak baheketara deitu ditu Langraiz Okako bi tabernetako bezeroak

Establezimendu horietako langileek positibo eman dute. Probak ostegunean eta ostiralean egingo dituzte.
orain-default-image

Osasun Sailak baheketa egingo du Langraiz Okako bi tabernatako bezeroen artean, covid-19arekin kutsatu diren jakiteko. Probak ostegunetan eta ostiralean egingo dituzte.

Joan den asteko asteazkenetik Siglo XXI eta Kronos tabernetan egon diren bezeroei zuzendutako baheketa izango da. Establezimendu horietako langileek positibo eman dute eta lokalak itxita daude harrezkero.

Bezeroak zuzenean osasun-zentrora joan beharko dira. Ez da beharrezkoa hitzordua hartzea, baina gaitzaren sintomarik izanez gero (sukarra, eztula, arnasteko arazoak edo usaimenaren galera), etxean gelditzeko deia egin du Osakidetzak.

Gaur beste baheketa bat egin dute Elorrion eta aste honetarako beste bat antolatu dute Lazkaon. Halaber, duela gutxi Lazkaon beste proba masibo bat burutu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X