Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Musukoen derrigorrezko erabileraren legea aztertuko dute erkidegoek

Maskara derrigorrez erabili behar dela dio legeak, baita pertsonen arteko segurtasun-tartea egon arren. Araua ekaineko dekretu batean oinarritzen da eta agintariek eguneratu egin behar dela uste dute.
Herritarrak kalean musukoa jantzita.
Herritarrak kalean musukoa jantzita. Artxiboko argazkia: EFE

Pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu arren, musukoa derrigorrez erabili behar dela agintzen duen legea berriro aztertuko dute Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek.

Hala jakinarazi du Carolina Darias Osasun ministroak, Lurraldeen arteko Osasun Kontseiluak gaur goizean bilera telematikoa egin ostean.  

Arau berria 2020ko ekainean onartu zen normaltasun berrirako lege-dekretuan oinarritzen da. Orduan abiatu zuten tramitazioa Diputatuen Kongresuan eta joan den martxoaren 18an onartu zuten behin-betiko.  

Lege horren arabera, musukoa derrigorrez erabili behar da, baita pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea posible denean ere.

Gaurko batzarrean puntu zehatz hori izan dute hizpide Espainiako Gobernuko eta erkidegoetako osasun arduradunek. Azken horiek uste dute araua eguneratu egin beharko litzatekeela, irizpideak adosteko eta erkidego guztietan berdin jokatzeko.  

Dariasek aitortu du lege hori tramitatzen hasi zirenetik denbora asko igaro dela tea erkidego batzuetan irizpideak ezberdinak direla. Hortaz, garrantzitsutzat jo du araua teknikoki aztertzea, "ahalik eta bateratuena eta eguneratuena izan dadin".  

"Uste dut oso garrantzitsua dela lege hori bateratzea, homogeneizatzea eta testuinguruan jartzea. Hiru helburu horiek lortzeko asmoz aztertuko dugu legea eguneratzeko modua", erantsi du Dariasek.  

Irizpide berri horiek datorren asteko bileran eztabaidatuko dituzte, aurrez aipatu lan teknikoa egiten bada.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X