BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi zauritu larri Mungian, hiru ibilgailuren arteko talkan

Istripua 17:30ak aldera gertatu da BI-631 errepidean, bi autok eta furgoneta batek talka egin dutenean.

Bi pertsona larri zauritu dira Mungian (Bizkaia) izandako istripu batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua 17:30ak aldera gertatu da BI-631 errepidean, bi autok eta furgoneta batek talka egin dutenean.

Emakume bat helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera, eta beste zauritu bat zainketa intentsiboetako unitate mugikor batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X