Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste 761 kasu atzeman dira EAEn eta 121 pertsona daude ZIUetan ospitaleratuta

Bezperan baino 159 kasu gutxiago dira. Positibitate tasa % 8,1ekoa da.
Donostia Ospitalea.
Donostia Ospitalea. Argazkia: EFE

Koronabirusak gogor jotzen jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Atzo 9.442 proba diagnostiko egin ziren eta 761 positiboak izan ziren ( % 8,1). Bezperan, 920 positibo atzeman zituzten ( % 8,9).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako eguneroko txostenaren arabera, 98 kasu berri diagnostikatu zituzten larunbatean Araban, 368 Bizkaian, 288 Gipuzkoan eta 7 beste autonomia erkidego batzuetatik etorritako pertsonengan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 55 pertsona ospitaleratu zituzten, eta 121 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan arrazoi horregatik, bezperan baino 6 gehiago.

Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak Euskadi Irratian azaldu duenez, bere unitatean zaintzen ari diren gaixoen %50 60 urtez azpikoa da, eta estadistikek dioten moduan, 10etik 2 hil egingo direla nabarmendu du, egoeraren larritasuna azpimarratuz.

Hala, kontuz ibiltzeko deia luzatu du berriz ere, "ahalik eta kasu gutxien izan daitezen", eta kutsatuz gero, sintomei adi egoteko eskatu du: "Laugarren ego bosgarren egunean ondo egoteak ez du esan nahi ondo bukatuko denik. Kasu asko zazpigarren egunetik aurrera okeratzen dira", eta ildo horretan, sukarrari adi egoteko eskatu du, lehen egunetan joaten ez bada, sintoma txarra izan baitaiteke. "Arnas estua hasten denean gaitza oso aurreratua dago eta berehalakoan eskatu behar da laguntza, itxaron gabe" gehitu du.

Udalerriei buruzko informazioa, RO indizea eta metatutako intzidentziaren datua ez dira astelehenera arte eguneratuko.

Positibitate tasa % 11,2ra igo da Nafarroan

Nafarroan 208 koronabirus kasu zenbatu dituzte azken orduotan, bezperan baino 14 gutxiago.

Foru Erkidegoko Gobernuak kaleratu dituen behin behineko datuen arabera, orotara, 1.849 proba diagnostiko egin zituzten atzo (PCR eta test antigeno), eta horietatik % 11,2k eman zuten positibo covid-19an.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X