Gizon gazte eritrear baten gorpua aurkitu dute Irunen
Azken orduetan jakin ahal izan denez, gizon gazte baten gorpua aurkitu zuten asteburuan Irungo Azken Portu auzoan, Bidasoa ibaiaren ertzean. Eritrear jatorrikoa zen, eta ez zuen indarkeria zantzurik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, bere buruaz beste eginda hil da, eta, hori dela eta, ez du bestelako ikerketarik hasiko.
Irungo Harrera Sareak EITB Mediari berretsi dionez, hildakoa migratzailea da. Oraindik ez dute argitu Europa erdialdeko herrialderen batera heldu nahi zuen migratzailea zen edo Irunen bertan bizi zen.
Europako beste herrialde batera joan nahi zuela baieztatzen bada, 2019ko udaratik baieztatu duten migratzaile baten lehen heriotza litzateke.
Egoera zailtzen ari da Bidasoaren bi aldeetan. Frantziako Gobernuak kontrolak areagotu ditu mugan, eta migranteak bestelako bideak hartzen ari dira, zeharkatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon