EB covid ziurtagiria negoziatzen hasiko da, Pfizerren esperantza guztiak jarrita
Europar erakundeek asteon negoziatuko dute covid-19aren txertaketa egiaztagiriaren azken fasea, Europar Batasunak Pfizerren aldeko apustua berretsi eta AstraZenecaren kontrako jarrera indartzen duen bitartean.
Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren datuen arabera, europar helduen % 23,7ak dagoeneko hartu du txertoaren dosi bat eta % 8,7ak, biak.
Datorren asteazkenean, Parlamentuak Europar Batzordearen proposamenaren zuzenketak bozkatuko ditu eta Kontseiluarekin dokumentuaren inguruan negoziatzen hasteko moduan izango da orduan. Besteak beste, ziurtagiriak zehaztuko du covid-19aren kontra txertatuta gauden, PCR proba negatiboa izan dugun azken aldian edota antigorputzak ditugun.
Datei begira, Europar Parlamentuak ekaina hasierarako izan nahi du prest proiektua. Hala, hile bukaerarako amaituko dute froga pilotua eta ekaina amaieran protokoloa martxan jartzeko prest izango dute.
Pfizerren aldeko apustu argia eta AstraZenecaren bazterketa
Europar Batzordeak asteon egin du Pfizer-BioNTechen txertoaren aldeko aldarririk nabarmenena, Ursula von der Leyen presidenteak enpresa farmazeutikoak Europan duen lantegirik handienera egin duen bisitaren ondotik.
Bertan, Von der Leyenek azpimarratu zuen 1.8000 milioi dosi erosteko negoziaketetan daudela, 2022 eta 2023 bitartean pandemiari aurre egiten jarraitzeko.
Batzordeak AstraZenecarekin duen jarrera, baina, oso bestelakoa da. Izan ere, entregatzeko orduan izan dituzten atzerapenak eta kontratu hausteak tarteko, lau hilabetez luzatu dira enpresaren eta Bruselaren arteko ika-mikak. Gainera, EBk jakitera eman du AstraZenecaren kontrako demanda prestatzen ari dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Baiona eta Frantziako Tolosa lotzen dituen A-64 autobidea partzialki ireki dute
Biarnoko zatia da zabaldu dutena. Hala ere, laborariek oraindik blokeatuta daukate Ipar Euskal Herriko zatia dermatosi nodularraren neurriak salatzeko protesta gisa.
Fitnessaren arrakasta: gimnasioak zabalik, baita Eguberri egunean ere
Hutsik egin gabe, egunero kirola egiteko ohitura daukatenek ez dute barkatzen, ezta Eguberri egunean ere. Hori dela eta, gero eta gimnasio gehiagok zabaltzen dituzte ateak horrelako egun berezietan. Ariketa saio bat eginda, lasaiago eta gose handiagoz jartzen omen da bat mahaian.
Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko
Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.
Donostian atxilotu dute, 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du bart, aparkatuta zeuden 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizon bat atxilotu dute Azkoitian, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Itaiak elkarretaratzea deitu du gaur "Eraso matxistei aurre egin!" lemapean, 19:30ean, Azkoitiko plazan.
Olentzero eta Mari Domingiren magia Euskal Herriko etxeetara iritsi da
Ilusioa, urduritasuna eta irribarreak errepikatzen dira abenduaren 25ean Euskal Herriko etxeetan. Haurrek Olentzerok eta Mari Domingik gauean utzitako opariak ezagutu dituzte, emozioz beteriko goiz batean.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, jatetxe batean eta ileapandegi batean lapurtzen saiatzeagatik
Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte horrelako gertakariengatik, eta ertzain-etxean daude epailearen esku utzi arte.
Arrain freskorik gabeko bost egun izango ditu Bizkaiak Gabonetan
Jaiegunen konbinazioak eta Mercabilbaoren urteko itxierak hornidurarik gabe utziko ditu arrandegiak abenduaren 26tik 30era bitartean.
Azken erosketak Gabonak baino lehen: saltzaileen eguna
Gaur Gabon gaua da, eta dendek unerik frenetikoena bizi dute. Presak, urduritasunak eta azken orduko eskaerek markatzen dute jardunaldia, saltzaileek bezero guztiei arreta emateko malabareak egiten dituzten bitartean. Gabonetako kanpainako egunik gogorrenean, mostradoreen beste aldera begiratu bat eman diogu.
Euskal Herriko hiri eta herrietan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, Eguberria iragarriz
Urteko gaurik magikoenetako bat da Gabon Gaua, neguko solstizioa eta argi berria ospatzeko unea. Eta Olentzero eta Mari Domingi gure herri eta hirietara jaisten dira une hauek guztiokin igarotzeko. Gauean opariak banatu aurretik herri eta hirietako kaleetan ikusi ahal izan ditugu.