Pfizerren txertoa izango da Europaren apustua txertaketa helburuak betetzeko
Pfizer-BioNTech farmazia-enpresek 50 milioi dosi aurreratuko dizkiote Europar Batasunari (EB) apiriletik aurrera, eta, hala, EBk txertaketa-helburua bete ahalko du, hau da, uda amaierarako jendartearen % 70 immunizatuta egotea.
"Akordio batera heldu gara BioNTech-Pfizerrekin, eta beste behin, azkarrago jasoko ditugu txertoak: 50 milioi dosi helduko dira bigarren hiruhilekoan, apiriletik bertatik hasita", iragarri du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak galdera bako agerraldi batean.
Dosiok 2021eko azken hiruhilekorako zeuden aurreikusita, baina, bigarrenera aurreratuta, % 25 haziko da hornidura, apiriletik bertatik hasita.
Europako Batzordeak txertoak erosteko diseinatutako erosketa-sistemaren bidez, EBk 600 milioi dosi erosi dizkio guztira germaniar-estatubatuar partzuergoari.
Johnson & Johnsonek, bestalde, 2021ean 400 milioi dosi ematea aurreikusita zuen, hornidura eten aurretik.
"Oraindik faktore askok alda dezakete txertoak emateko egutegia. Horregatik, bizkortasunez jokatzea, erreakzionatzea eta ahal den guztietan doitzea garrantzitsua da", adierazi du Von der Leyenek.
Ehun milioi txertatze EBn
Europako Batzordeko presidenteak gaineratu duenez, "txertaketa bizkortzen ari da Europan", eta asteazken honetan "EBn 100 milioi dosi jartzea" lortu dutela azpimarratu du; horrek esan nahi du 27 milioi herritarrek osatu dutela pauta osoa.
Von der Leyenek berariaz eskertu dio Pfizer-BioNTechi EBrekiko duen harremana, eta "konpromisoak bete" dituen eta bloke komunitarioaren beharretara "erreakzionatzen" duen "bazkide fidakortzat" deskribatu du.
Alemaniako politikariak iragarri du, ofizialki, Batzordeak covidaren aurkako bigarren belaunaldiko 1.800 milioi txerto negoziatuko dituela 2022 eta 2023rako, "immunitatea indartzeko eta luzatzeko", birusaren aldaera berriak ager daitezkeela aurreikusten delako.
Europako Batzordearen asmoa da 900 milioi dosi erostea, eta beste 900 milioi, aukeran, bai eta txertoak, osagai guztiak barne, Europar Batasunean sortzea ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.