Mallabiako alkateak barkamena eskatu du alkoholemia kontrolean positibo emateagatik
Igor Agirre Mallabiko alkateak barkamena eskatu die Bizkaiko udalerri horretako bizilagunei, maiatzaren 1ean (larunbata) egin zioten alkoholemia kontrol batean positibo emateagatik. Zortzi hilabetez gidabaimena kentzearekin zigortu dute. Alkatea "lotsatuta eta damututa" agertu da "akats larriagatik", baina "pandemiaren aurka indarrean dagoen araurik urratu ez" zuela zehaztu nahi izan du.
Agirrek agiri bat kaleratu du larunbat honetan Mallabiko herritarrei barkamena eskatzeko, eta "zoritxarreko gertakari honek udalerriaren alde lanean jarraitzeko" ez duela "ezgaitzen" uste duela azaldu du, "2015etik erakusten ari naizen dedikazioagatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik".
EAJko alkateak baimendutako alkoholemia-tasa maiatzaren 1ean gainditu zen, Mallabian bertan 20:30ak aldera jarritako Ertzaintzaren kontrol batean. Udalerrian bertan zela eta ordu ordu hori izanda, ez zuela "egun hartan alarma egoeragatik indarrean zegoen neurririk urratu" idatzi du.
Nolanahi ere, alkateak bere gain hartu du "akatsa", eta "lotsatuta eta damututa" dagoela adierazi du. Halaber, onartu egin du Durangon epaiketa azkar bat egin ostean ezarri dioten zigorra.
"Zirkulu hau itxi nahi dut, ahalik eta ondoen" dio kaleratu duen oharrean, eta horregatik eskatzen diola barkamena Mallabiako herriari.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon