Epaileek Nafarroako neurriak baimendu dituzte, gurtzarako tokietako murrizketak salbu
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak Nafarroako Gobernuak iragarritako neurri berriak baimendu ditu, gurtzarako eremuetan ezarri nahi zuen edukiera muga izan ezik, justifikatuta ez dagoela iritzita.
Pandemiaren bilakaerak hobera egin duela eta alarma-egoera amaitu dela kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak orain arteko neurri murriztaileak arindu ditu, sektore eta jarduera ezberdinetan edukierak handituz eta ordutegiak luzatuz.
Neurriak ostiral honetan sartuko dira indarrean, eta, gutxienez, ekainaren 3a arte mantenduko dituzte.
Nafarroako Gobernuak gehienez zortzi pertsona eta hiru bizikidetza unitate biltzea gomendatzen du dekretu berrian. Epaileek esan dute neurri horrek ez duela baimen judizialik behar, aholku bat delako, ez agindu bat.
Gurtzarako eremuetan ezarritako % 30eko edukiera muga, berriz, atzera bota du. Epaimahaiak ebatzi duenez, ez dago justifikatuta santutegietako edukiera % 30ean mantentzea, beste sektore eta jarduera batzuetan % 50era igotzea erabaki dutenean, pandemiaren bilakaera ona dela argudiatuz.
"Dekretuan eta harekin igorritako dokumentuetan ez dago neurri hori justifikatzen duen daturik, eta ez dute argudiorik ematen neurri horrek kutsatzeak ekiditeko izan dezakeen balizko eraginkortasunari buruz", dio autoak.
Gainerako neurri guztiak, baina, berretsi egin ditu. Horrela, bada, hainbat jardueraren ordutegia 21:00etatik 22:00etara luzatuko dute, denden, igerilekuen edo liburutegien kasuan, adibidez.
Halaber, elkarte gastronomikoak, lagunarteen lokalak, bingoak eta jokorako aretoak berriro irekiko dituzte, % 30eko edukierarekin.
Horrez gain, dagoeneko indarrean dauden neurriei eutsiko zaie. Ostalaritzako establezimenduen barrualdea 22:00ak arte egon ahalko dira irekita, % 30eko edukierarekin eta CO2 neurgailuak jarrita. Terrazetan, berriz, edukiera % 100ekoa izan daiteke eta gehienez 01:00a arte egon ahalko dira zabalik.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.