65 urte baino gehiago dituzten euskal herritarren % 42k Internet erabiltzen du
Euskal Estatistika Erakundearen arabera, 65 urtetik gorako euskal herritarren % 42 Interneteko erabiltzaileak ziren 2020ko lehenengo hiruhilekoan. Ehuneko altua ez bada ere, 2019ko lehenengo hiruhilekoan baino % 4,7 gehiago dira.
Ehunekoak gora egin du 15 urtetik gorako euskal herritarren artean ere. Egun, euskal herritarren % 82,6k Internet erabiltzen dute, iazko hiruhileko berean baino 2,4 puntu gehiago.
Bestetik, datuek azaleratu zutenez, Interneten erabilera gutxitu egiten da adinean gora egin ahala. 25 eta 34 urte artean dituzten euskal herritarren % 99,9k erabiltzen dute Internet, eta 55 eta 65 urtekoen artean, % 90,4k baino ez. Gainerako adin tarteetan, % 95ek baino gehiagok erabiltzen dute.
Adinak, baina, ez du gehien erabiltzen diren aplikazioen zerrendan eraginik. Gehien erabiltzen direnak WhatsApp eta antzeko plataformak dira, % 93ko erabilera-tasa gainditzen baitute.
Halere, erabiltzaileek bestelako zerbitzuak ere erabiltzen dituzte: % 55,8k ondasunak eta zerbitzuak erosten dituzte; % 64,2k banku elektronikoa erabiltzen dute, eta % 68,3k sare sozialak. 15 eta 24 urte bitartekoen artean, % 90,1ek erabiltzen dituzte sare sozialak; 25 eta 34 urte bitartekoen artean, berriz, % 78,1ek.
Euskal enpresak sare sozialak erabiltzen hasi dira enpresa-helburuekin. 10 langile baino gehiago dituzten establezimenduen % 68,3k sare sozialak dituzte; aurreko urtean baino % 2,3 gehiago dira, beraz. Online merkataritzari dagokionez, 44.000 establezimenduk erabiltzen dituzte sare sozialak, guztien % 27,1ek.
Internet bidezko salmentak guztien % 38,4 dira, eta negozio-bolumena 21.521,6 milioi eurokoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.