KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

16 urtetik gorakoen % 45ek txertoaren dosi bat hartu dute Nafarroan

Santos Indurainek baieztatu duenez, gainera, % 23k immunizazio prozesua amaitu dute.
10 pertsonatik ia zazpik jaso du txertoaren dosiren bat Nafarroan
10 pertsonatik ia zazpik jaso du txertoaren dosiren bat Nafarroan. EFEren artxiboko irudia.

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak esan duenez, pandemia hasi zenetik lehen aldiz, "denbora alde daukagu, ez aurka". Gainera, 16 urtetik gorakoen % 45ek txertoaren dosiren bat hartu dute, eta % 23k immunizazio prozesua amaitu dute, horren arabera.

Hala ere, adi egoten jarraitu behar dela gogorarazi du, eta "iaz huts egin zuen udaren ostean", aurtengoaren atarian "trantsizioa eta malgutasuna" proposatu ditu.

EH Bilduk eskatuta Nafarroako Parlamentuan egin duen agerraldian Santos Indurainek esan duenez, Nafarroan 10 lagunetik ia zazpik txertoa hartu dute. "Pandemiak gure denborak markatu beharrean, gu ari gara orain denborak markatzen"; izan ere, kontseilariaren esanetan, "gero eta bitarteko gehiago eta hobeak ditugu".

Indurainen iritzian, hiru dira bilakaera ona dela dioten adierazleak: azken egunetan pilatutako intzidentziak nabarmen egin du behera, baita ospitaleko presioak ere, eta txertaketa prozesua abiadura bizian doa.

"Txertoekin ere birusari aurre egin beharko diogu, aldaeren ondorioz, baina ikasitako guztiarekin birusari aurrea hartzeko prest gaude", azaldu du, eta datorren udari begira gogorarazi du ez dagoela presaka ibili beharrik, iaz bezala huts egin baitaiteke, eta trantsizioaren eta malgutasunaren alde egin du.

Horren aurrean, Nafarroak ezarritako "bide-orria" babestu egin du Indurainek; izan ere, egun dituen adierazleekin, "arrisku ertainean" dago, eta horrek murrizketa neurri jakin batzuk dakartza. Pandemiaren bilakaeraren arabera, Gobernuak hainbat neurri hartuko ditu hamabost egunean behin onartzen dituen foru aginduetan.

Kontseilariaren esanetan, oraingoz, "datuen beheranzko joera sendotu egin da hainbat astez, baina hemendik aurrera adi egongo gara, kutsatzeetan eta ospitale-sisteman arreta berezia jarriz".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X