Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko herritarren % 27,8k jaso dituzte txertoaren bi dosiak

Bestalde, 49 urteko herritarren txertaketa datorren astean abiatuko dute, eta Osakidetza aste honetan hasiko da hitzorduak ematen.
Illunbeko txertaketa gunea.
Illunbeko txertaketa gunea. Artxiboko argazkia: EFE

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.419.397 txerto jarri dira orain arte. Herritarren % 27,8k jaso dituzte covid-19aren aurkako txertoen bi dosiak -edo dosi bakarra, Janssenen kasuan-, eta % 50,3 dira gutxienez lehen dosia hartu dutenak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.

50 eta 59 urte bitartean, % 64,1ek jaso dute lehen dosia; 60 eta 69 urte bitartean, % 92,8k; eta 70 eta 79 urte bitartean, % 97k. Halaber, 80 urtetik gorako pertsonako guztiei eman zaie lehen dosia.

Bestalde, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri du Osakidetza aste honetan hasiko dela 49 urteko lagunei hitzorduak ematen, datorren astean txertaketa abiatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X