Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekainaren 15ean hasiko dira nerabeak txertatzen Ipar Euskal Herrian

12 eta 18 urte artekoek gurasoen baimena beharko dute txertoa jasotzeko, eta osasun agintariek ezarritako arauak bete beharko dituzte.
Gazteen txertaketa. Argazkia: EiTB
Gazteen txertaketa. Argazkia: EiTB

Ipar Euskal Herrian 12 eta 18 urte arteko gazteei covid-19aren aurkako txertoa ematen hasiko dira ekainaren 15ean, Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak gaur iragarri duenez.

Europako Sendagaien Agentziak (EMA) oniritzia eman zion aurreko astean 12 eta 15 urte artekoei Pfizer-BioNTechen txertoa emateari, gainerako herritarren sektorearen albo kalte berberak aurreikusten zaizkielako.

Macronek Lotera egin duen bidaia ofizialean azaldu duenez, 12 eta 18 urte artekoek txertoa jasotzeko gurasoen baimena beharko da, eta osasun agintariek ezarritako arauak bete beharko dira.

Data hori ezartzeko, aurreikusi dute ordurako Frantziako Estatuan 30 milioi herritarrek gutxienez dosi bat jasota izango dutela.

Gaur gaurkoz, Frantziako Gobernuaren arabera, adin nagusien erdiek jaso dute gutxienez dosiren bat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X