KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

304 positibo atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan

Saloura (Tarragona) egindako ikasketa-bidaien osteko agerraldiaren ondoren, bazirudien beheranzko joera zegoela, baina azken datuek kontrakoa erakusten dute.
Nafarroako Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

Azken orduotan igo egin dira, berriro, covid-19 kasuak Nafarroan: 304 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 29 gehiago. Halere, positibotasun tasa puntu bat jaitsi da, % 13,3tik % 12ra. 

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo ez zen koronabirusak eragindako heriotzarik izan Foru Erkidegoan. Denera, lau pertsona ospitaleratu zituzten, covid-19arekin, horietako bat, ZIUn. Datu horiekin, denera 29 pertsona daude Nafarroako erietxetan covid-19agatik, 11 ZIUn. 

Bestalde, 15 eta 29 urte artekoak dira kutsatutakoen % 75. Positibo gehien, Iruñean (73) Huarten (18), Tuteran (15), Antsoainen (10) eta Tafallan (10) zenbatu dira azken orduotan.

Pandemia hasi zenetik, 66.639 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin Nafarroan, eta, orotara, 1.193 pertsona hil dira gaitz horrek jota.

Txertaketari dagokionez, berriz, 672.661 dosi jarri dira, eta 296.080 herritarrek jada osatuta dute prozesu osoa.

EAEn ere, goraka

Covid-19 kasu berrien kopuruak goraka jarraitzen du EAEn ere. Azken orduotan 737 kasu berri zenbatu dira, bezperan baino 34 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, covid-19a atzemateko 9.384 PCR proba eta test antigeno egin ziren atzo, aurreko egunean baino 194 gehiago. Positibotasun tasa % 7,9koa da, apirilaren 26tik jaso den tasarik altuena.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X