Guardian kokatuko da Europako Inteligentzia artifizialeko zentrorik handiena
Guardian (Araba), Inteligentzia Artifizialeko modeloak entrenatzeko eta prozesatzeko Europako plataformarik handiena izango da. Aeternal Mentis konpainia espainiarrak bultzatutako makroproiektua da, eta BME Growth merkatuan egingo du debuta ostiralean, hilak 23.
Aeternal Mentis proiektuak Jorge Santiago Fernández eta Asier de Felipe ditu buru. Aldi berean Dialoga Group enpresaren jabeak dira, telekomunikazio-operadorea eta 29 herrialdetan sare propioa duten komunikazio zerbitzuen hornitzailea. Enpresa horrek Bilbon du egoitza, eta Europako eta AEBtako sei herrialdetan bulegoak izateaz gain, 14.000 bezero baino gehiago ditu. Konpainia horren salmentak 75 milioi eurokoak izan ziren 2020an.
Aeternal Mentisek enpresarien eta inbertitzaile talde garrantzitsu baten bultzadarekin, "Europako merkatuan operadore liderra izan nahi du, eta Inteligentzia Artifizialaren esparruan kontinentean sortutako negozio-bolumenaren zati handi bat bereganatzeko gaitasuna izango du", konpainiako iturrien arabera.
Zentzu horretan, negozio bolumen hori lortzeko gako nagusietako bat "taldea gaur egun Guardian eraikitzen ari den eta Brain Mirroring Center (BMC) izena daraman makroproiektua eraikitzea da", adierazi du enpresak.
Europako instalaziorik handiena izango da, eta Inteligentzia Artifizialeko aplikazioei zerbitzatuko die soilik. Proiektua 2022ko lehen seihilekoan amaitzea espero du enpresak.
Gainera, Inteligentzia artifizialeko Ikerketarako Polo bat izango da, zentroan egin beharreko ikerketa-prozesuetan integratuko diren zientzialari espezializatuekin gaituko dena.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak