Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat bere bikotekidea hiltzen saiatu da Berrizen eta haren haurtxoarekin ihes egin du

Polizia iturrien arabera, emakumea larri zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera eta gizona atxilotu egin dute.
Genero indarkeriaren aurkako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EITB Media.
Genero indarkeriaren aurkako elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: EITB Media.

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du astelehen honetan Berrizen (Bizkaia), bikotekideari labana batekin zauri larriak egin eta beraiekin zegoen haurtxoarekin ihes egiteagatik.

Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, gaztea hilketa saiakeragatik atxilotu dute handik gutxira, emakumeari eraso egin dion lekutik gertu. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute, Euskal Osasun Zerbitzuko helikoptero batean.

Berrizko belodromoaren ondoan emakume bat zaurituta zegoela jakinarazi diote Ertzaintzari arratsaldeko zazpiak aldera. Lepoan labanarekin egindako ebaki larriak zituen, eta erasotzaileak biktimaren haurtxoarekin ihes egin du.

Erasoa izan den lekutik gertu aurkitu dute ustezko erasotzailea handik gutxira, eta atxilotu egin dute. Agenteek erasoan erabilitako labana ere aurkitu dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X