Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andre Maria Zuriaren eguna Gasteizen, segurtasun neurriekin eta festa girorik gabe

Bart ez da pilaketa edo istilurik izan Arabako hiriburuan, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.
Andre Maria Zuriaren plaza, hutsik, atzo 18:00etan.
Andre Maria Zuriaren plaza, hutsik, atzo 18:00etan. Argazkia: EFE

Abuztuaren 5a egun handia da Gasteizen, Andre Maria Zuriaren eguna. Aurten, ordea, covid-19a tarteko, ez da jai girorik izango eta segurtasun neurriak izango dira nagusi.

Blusa eta nesken egun handia ere beharko luke gaurkoak, eta txosnagunean hainbat ekitaldi antolatu badituzte ere, pilaketak saihesteko neurri bereziak hartuko dituzte.

Ama birjinari lore-eskaintza egin ohi zaio urtero abuztuaren 5ean, eta ohiturari eutsi zaio. Halere, gehienez ere sei laguneko taldeetan bertaratu ahalko dira loreak eraman nahi dituzten herritarrek, betiere musukoa jantzita dutela. Udaltzainek gertutik zainduko dute ingurua jende pilaketarik izan ez dadin.

Bestalde, Andre Maria Zuriaren Kofradiak antolatuta, Egunsentiko Arrosarioa egin dute San Migel elizan, edukiera mugatuta. Izan ere, beste urte batzuetan 20.000 lagunetik gora batu izan ditu ekitaldiak; aurten, 60 baino ez.

18:00 - 20:00

Pilaketak ez ezik, kale-edanak ere saihesteko, 82 agentek osatutako segurtasun dispositibo berezia antolatu dute elkarlanean Udaltzaingoak eta Ertzaintzak. Atzo ere jardun zuten lanean, eta Andre Maria Zuriaren plaza itxita egon zen 16:30etik 19:00etara. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, arratsaldean eta gauean ez da jendetzarik batu eta ez da istilurik izan.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X