Leiria Vay: "Guatemalan indigenok bizi dugun errepresioa salatzera etorri naiz"
Guatemalatik etorri zen duela ia sei hilabete Euskal Herrira Leiria Vay Garcia, eta Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programan ari da parte hartzen. Herri indigenaren eta ama lurraren defentsan dihardu lanean azken urteotan Codeca mugimenduan, Guatemalako herri mugimendu indartsuenean.
Giza eskubideen aldeko ekintzaile sutsua, bere sorterrian "arriskuan" dagoela dio, eta agintean dauden politikariak eta botere ekonomikoak jo ditu komunitate indigenak pairatzen ari diren "errepresio bortitzaren erantzule". Azken bi urteotan, Codeca elkarteko 20 ekintzaile hil dituzte, eta hilketa bakar bat ere ez da argitu.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, oso eskertuta agertu da Eusko Jaurlaritzak, CEAR-Euskadi erakundearen lankidetzarekin, eskaini dion aukerarekin. Elkartasun politikoa eta nazioarteko babesa eskaintzen duen tresna bat da Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programa, arriskuan dauden giza eskubideen defendatzaileen bizitza eta segurtasuna babesten laguntzen duena. Urte erdiko egonaldia eskaintzen zaie gatazka gune ezberdinetako ekintzaileei.
Vay Garciaren hitzetan, "horrelako espazioak oso garrantzitsuak dira gurea bezalako gatazkak munduaren aurrean erakusteko eta gure mugimenduaren berri zabaltzeko". Era berean, "aliantzak sortzeko eta nazioarteko babes sareak indartzeko" abaguneak ere badirela gehitu du.
Gogor kritikatu du Guatemalako agintarien eta "horien mesedetan ari diren komunikabideen" jarduna. "Gure herrialdean hainbat urtetan bizi izan genuen barne gatazka armatua amaitu eta bake-akordioa izenpetu zenean, transnazionalei ateak zabaldu zizkieten, sistema neolibelari bide emanez. Herri indigenen ondasunak bereganatzen hasi ziren, ama lurra hondatzen, eta agindu ziguten garapena inoiz ez da iritsi. Alderantziz, herria bere eskubideak defendatzen hasi zenean, polizia eta armada bidaltzen hasi ziren", adierazi du.
Egoera hori guztia salatzea eta komunitate indigenen eskubideak berreskuratzea du helburu Vay Garciak, eta horretan aritu da Euskal Herrian azken hilabeteotan. Gutxi barru itzuliko da bere herrira, eta han zer aurkituko duen argi du: "Hango baldintzak ez dira aldatu niretzat. Errepresioak bere horretan jarraituko du, baina ezin dugu etengabe ihesean egon. Borrokan jarraituko dugu gure herritik bertatik eta munduan barrena eraikitzen ari garen sareetatik".
10 urtean, 30 pertsona harreran
Duela 10 urte hasi zuen bere bidea giza eskubideen defendatzaileei harrera egiteko programak. Ordutik, 30 pertsonak hartu dute parte ekimenean, gehienak emakumeak. Kolonbiatik, Perutik, Hondurasetik, Guatemalatik eta Saharatik heldu dira.
Naiara Gutierrez CEAR-Euskadiren komunikazio arduradunak jakitera eman duenez, bi helburu nagusi ditu programak: giza eskubideen defendatzaileei "espazio seguru bat" eskaintzea, eta agenda politiko baten bidez, nazioarteko babes-sareak indartzen laguntzea.
Orotara, 13 euskal erakundek hartu dute parte ekimenean, abian jarri zenetik. Jatorrizko herrialdeetan eta tokian tokiko kolektiboekin elkarlanean ari dira guztiak. "Defendatzaileei akonpainamendua eskaintzen zaie hemen daudenean, beraien zaintza-prozesuetan laguntzen diegu eta agenda politikoa beraiekin osatzen dugu. Sorterrira itzultzen direnean, pertsona horren eta bere kolektiboaren egoeraren jarraipena egiten dugu, giza eskubideak segurtasunez defendatzen jarrai dezaten", esan du Gutierrezek.
Une honetan, Leiria Vay Garcia guatemaltarrarekin batera, Kolonbiako Zenu herriko beste emakume bat ere ari da parte hartzen Jaurlaritzaren programan.
CEAR-Euskadiko ordezkariaren arabera, ekintzaileek hemen egiten duten egonaldia bezain garrantzitsua da "euren herrialdeetarako itzulera segurua ondo prestatzea". Hori bermatzeko, bakoitza bere herrira joaten denean, jarraipen programa bat aktibatzen da, eta, besteak beste, euskal ordezkaritza bat jatorrizko lekura joaten da, bertatik bertara laguntza eskaintzera.
.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez bi kilometroko auto-ilarak Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan, bi ibilgailuk talka eginda
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita daude.
Karabelen etorrera masiboak Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatzera behartu du
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, karabela portugaldarraren ziztada bat jasan duen pertsona bat eraman behar izan dute anbulantzian.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.