879 kasu berri diagnostikatu dituzte EAEn eta %11,1ekoa da positibitate tasa
Euskal Autonomia Erkidegoan nabarmen egin dute behera covid-19 kasu berriek, 879 positibo diagnostikatu baitzituzten ostiral honetan, aurreko egunean baino 169 gutxiago.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, 7.899 test diagnostiko egin zituzten atzo (PCR eta antigenoen testa), eta horietatik % 11,1ek positibo eman zuten.
93 kasu atzeman ziren Araban, 520 Bizkaian, 247 Gipuzkoan eta 19 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonengan.
EAEko ospitaleei dagokienez, 49 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, aurreko egunean baino bost gutxiago, baina koronabirusa duten gaixoak 67ra igo dira ZIUetan, ostegunean baino bat gehiagora.
Udalerriei buruzko informazioa, RO indizea eta intzidentzia metatuari buruzko informazioa ez dira astelehenera arte eguneratuko.
Txertaketari dagokionez, Bilboko La Casillako covid-19 txertaketa-gunea itxita egongo da asteburuan, eta Barakaldoko BEC ez da martxan egongo larunbat goizean eta igandean. Gaur egun, 12 urtetik gorako herritarren % 71k du pauta osoa EAEn, eta % 78,1ek dosi bat du gutxienez (EAEko biztanleria osoa kontuan hartuta, % 63,5ek du jarraibide osoa, eta % 69,7k dosi bat gutxienez).
Bestalde, Nafarroan berretsi egin da azken egunetan atzemandako beheranzko joera, 239 kasu atzeman baitituzte ostiral honetan, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.