Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
40 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea kolpatu eta mehatxatzeagatik
Eraso matxista atzo gertatu zen Abetxuku auzoko etxebizitza batean.
Udaltzaingoak 40 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizen bikotekidea kolpatu eta mehatxatzea egotzita.
Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, ustezko erasotzailea asteleheneko 14:00etan hartu zuten atxilo, Abetxuku auzoko etxebizitza batean eraso matxista baten berri izan ostean.
Bertaratutako agenteek biktimarekin hitz egin zuten. Kontatu zienez, gizonak jo egin zuen eta mehatxuak egin zizkion. Hala, genero indarkeria leporatuta atxilotu zuten.
Gizona gaur igaro da epailearen aurretik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Epaileak espetxera bidali du Iruñeko eskola batean ikaskidea sastatu zuen gaztea
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Loiu eta Bartzelona arteko hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Mediterraneoko denboralearen ondorioz
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
"Eguraldi ona egon arren, gripea iazko ezaugarri berberekin ari da heltzen"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Gizarteak euskararekin zer harreman duen hobeto ulertzeko entzute prozesua abiatu du Eusko Jaurlaritzak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Nafarroako San Juan de Dios Ospitaleak uko egiten dio eutanasia aplikatzeari
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Non eta noiz har dezaket gripearen txertoa?
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ikasleen protestekin bat egin dute Baionan
Gehiago ikusi