Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak asteazkenetik aurrera zabalduko du txertoa hitzordurik gabe jasotzeko aukera

Neurria txertaketa prozesua arintzeko estrategiaren parte da, eta FOREMeko egoitza zaharrean dagoen txertaketa-puntuan egingo da.
Nafarroako txertaketa kanpaina. Artxiboko irudia: EFE
Nafarroako txertaketa kanpaina. Artxiboko irudia: EFE

Nafarroan COVID-19aren aurkako txertoa aldez aurretiko hitzordurik gabe jasotzeko aukera zabalduko dute, asteazkenetik aurrera. FOREMeko egoitza zaharrean dagoen txertaketa-puntuan izango da.

Erabakia txertaketa prozesua arintzeko Osasun Departamentuak sortutako estrategiaren parte da; izan ere, ZIUn dauden gaixoen % 80k ez dute txertorik jaso.

Gainera, hitzordua eskatzeko prozedura guztiak aktibo izango ditu Nafarroako Osasun Zerbitzuak, baita txertoa jaso ezin izan zutenena ere.

Txertoa 12 urtetik gorako herritarrentzat dago eskuragarri, eta txertoa jaso ahal duten herritarren % 77,2k hartu dute jada.

Lehenengo dosia hitzordurik gabe jasotzeko aukera aste osoan zehar izango da zabalik, asteazkenetik aurrera, irailaren 25etik aurrera, 08:30etik 19:00etara.

Txertoa jasotzeko, nortasun-agiria (NANa edo pasaportea) edo osasun-txartela aurkeztu beharko da. Behin lehen dosia jasota, txertaketa-puntuan bertan adostuko da bigarren txertoa jasotzeko hitzordua.

Txertaketa pauta osoa

Nafarroan, 998.555 herritarrek jaso dute txertaketa pauta osoa.

Datuak adin-tarteari erreparatuta aztertuz gero, 80 urtetik gorako eta 70-79 tarteko herritar guzti-guztiek (% 100) jaso dute txertaketa pauta osoa. Adin-tarte horretatik behera, baina, behera egiten du txertatutakoen ehunekoa.

Nafarroan, pauta osoa hartu dute 60-69 adin tarteko herritarren % 93k, 50-59 adin tartekoen % 92k, 40-49 adin tartekoen % 86k, 30-39 adin tartekoen % 70ek, 20-29 adin tartekoen % 54k eta 12-19 adin tartekoen % 16k.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X