ERASO HOMOFOBOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi kaputxadunek Madrilen egindako eraso homofobo basati bat ikertzen ari dira

20 urteko gazte batek eraso homofoboa jasan zuen igande arratsaldean, Malasaña auzoko bere etxeko atarian sartzen ari zela.
LGTBI kolektiboak Bilbon egindako manifestazioa.
LGTBI kolektiboak Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko irudia: EFE

Igandean zortzi kaputxadunek 20 urteko gazte bati ustez egindako eraso homofoboa ikertzen ari da Polizia Nazionala. Erasotzaileei gorroto-delitu bat eta lesio-delitu bat leporatu diezazkiekete.

Igande arratsaldean, 17:00ak aldera, gaztea bere etxeko atarian sartzen ari zenean, aurpegia kaputxekin estalita zuten zortzi pertsonak eraso egin zioten, Malasaña auzoan. Biktimak salatu duenez, erasotzaileek ezpaina moztu eta "maricon" markatu zioten ipurmasailean, labana batekin.

Polizia Nazionala kasua ikertzen eta segurtasun-kamerak aztertzen ari da, egileak identifikatzeko. Gorroto-delitu bat eta lesio-delitu bat egotzi ahal dizkiete.

Irene Montero Berdintasun ministroak Twitter bidez gaitzetsi du erasoa: "Gizarte gisa ezin dugu onartu 'maricon' hitza oihukatuz pertsona bat erailtzea edo atari batean sartu eta jipoia jasotzea horren orientazio sexualagatik".

Diskurtso LGTBIfobikoak eta emakumeen eskubideen aurkakoak onartezinak direla gaineratu, eta erasoaren biktimari bere maitasun osoa helarazi dio ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X