Automobilgintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Datorren astean ere etenda jarraituko du Gasteizko Mercedes-Benz lantegiko ekoizpenak

Erabaki horrekin, hirugarren astez egongo da geldirik Arabako lantegia, erdieroaleen hornikuntza faltagatik.
Mercedes Vitoria
Mercedes Vitoria

Jundizko Mercedeseko zuzendaritzak lantegiak astebete gehiago geldirik jarraituko duela jakinarazi die asteazken honetan langileei. Oraingoan, gainera, Alemaniako zenbait lantegitan ere eragina izango du lanuzteak, Iñaki Andres UGTko kideak goizean Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez.

Lantegia, beraz, hirugarren astez jarraian egongo da geldirik. Segurtasun-sisteman garrantzitsua den pieza baterako txipik ez izateak eragozten du erritmo normalean lan egitea. Zuzendaritzak ez du iragarri jarduerari noiz ekingo zaion berriro, baina lanuzteen ondorioz galdutako unitateak berreskuratzeko itxaropenari eutsi dio.

Oraingo honetan, aurreko bi asteetan ez bezala, zuzendaritzak ez du aurreikusi urteko ibilgailuen ekoizpena murriztea. Aurreko bi asteetan 6.400 unitatetan murriztu zuen, urte honetarako ezarritako 150.000 unitateen % 4 inguru.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X