Donostiako Juan de Bilbao kaleko tabernak itxiko dituzte ostegunean, jende pilaketen aurka
Donostiako Alde Zaharreko Juan de Bilbao kaleko (Ikatz kalea) ostalari talde batek kale edanaren testuinguruan sortzen ari diren "jende pilaketak" salatu ditu. Halaber, protesta gisa etzi, ostegunean, tabernak 20:00etan itxiko dituztela iragarri dute.
Astearte honetan Gipuzkoako hiriburuan egindako prentsaurrekoan, Donostiako Juan de Bilbao kaleko Belea, Kai, Aurresku, Belfast, Ilargi, Urka-Mendi, Urraki eta Herria tabernetako ostalariek adierazi dute "denbora asko" daramatela "parranda egiteko asmoz hiriko hainbat tokitan biltzen diren gazte taldeek" sortutako egoera pairatzen.
Azaldu dutenez, "jende pilaketa horiek arazoak sortu ahala agintariek desegin egiten ditute, eta, ondorioz, Alde Zaharrara etortzen dira eta bertan pilatzen dira", azaldu dute. Ostalarien arabera, horrek jendetza biltzen du auzoan, eta, zehazki, Ikatz kalean eta inguruko kaleetan, "gure lana baldintza egokietan egitea eragotziz".
Testuinguru horretan, gainera, zenbaitzuk indarkeriazko jarrerak izaten dituzte, hala nola, tabernarieen edo auzokideen aurka, eta tabernak itxi ondoren kalean parrandan jarraitzen dute, bozgorailuekin, "auzokideak eta ohiko bezeroak nazkatuz".
"Aisialdi-mota horretarako espazioak mugatzen diren neurrian, arazoa areagotu egiten da horiek baimenduta dauden tokietan", eta, horregatik, "horretarako behar bezalako espazioak prestatzeko deia egin dute, gaueko lokalen irekiera barne, non, zalantzarik gabe, osasun-arauak kalean baino hobeto beteko liratekeen".
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurrez izandakotik ezberdina izan arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko