Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abendura arte izango dira lansaio jarraituak Nafarroako ikastetxeetan

Nafarroako Gobernuak baieztatu du hezkuntzan ere arinduko dituela neurri murriztaileak, baina oraingoz ordutegi jarraituak egingo dituzte eta patioan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
Haurrak ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE
Haurrak ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak covid-19ari aurre egiteko neurri murriztaile gehienak kendu berri ditu eta hezkuntza sektorean ere gauza bera egiteko asmoa duela baieztatu du, berehala izango ez bada ere.

Maria Chivite presidenteak lasaitasunerako deia egin du eta murrizketak arintzeko prozesua "lasterketa bat" ez dela adierazi du.

"Helburua ez da lehenak izatea. Orain arteko bideari eutsiko diogu. Orain arte osasun egoerari buruzko datuen arabera hartu ditugu erabakiak eta aurrerantzean ere horrela egingo dugu", azpimarratu du.

Chivitek azaldu duenez, ikastetxeetan neurriak gehiago arindu aurretik, umeak txertatuta egotea nahi dutela eta pandemiaren bilakaera zein den ikusi nahi dutela. "Hilabete gutxitan zerbait gehiago jakingo dugula suposatzen dut", erantsi du.

"Azaroan Lurraldeen arteko Kontseilua berriro bilduko da eta orduan jakingo dugu zein neurri arindu daitezkeen", adierazi du. Dena ondo bidean, murrizketak abenduan kendu daitezkeela iradoki du. Edonola ere, "ordutegi jarraitua kentzea eta egun osoko lanaldira bueltatzea beste aukerarik ez dago mahai gainean", zehaztu du.  

Patioan musukoa derrigorrez erabiltzeko aginduaren harira, Chivitek esan du Gobernuak irizpide orokorrak ezartzen dituela eta ondoren hezkuntza komunitateari dagokiola protokoloak xehetasun guztiekin lantzea.

"Atzo urrats bat eman genuen. Datuak aztertzen jarraituko dugu eta ikusiko dugu zer egiten dugun aurrerago. Baina kontuan hartu behar da haurrak oraindik txertatu gabe daudela. Honekin ez dut esan nahi umeak larri gaixotzeko arriskuan daudenik, baina birusa transmititu dezakete", ohartarazi du.

Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuko presidenteak lasaitasuna eskatu du eta berretsi du bere asmoa neurri murriztaileak arintzea dela, baita hezkuntza sektorean ere.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X