Nola aurre egin emergentzia klimatikoari? Egunerokorako 13 keinu erraz
IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak gomendio-sorta argitaratu du, gizabanakoei krisi klimatikoari aurre egiten laguntzeko, 52 keinu txikiren bitartez. Ahalegin mailaren arabera egin du erakundeak ekintza horien sailkapena: oso errazak, errazak, normalak, zailak eta oso zailak.
Hona hemen larrialdi klimatikoari aurre egiteko egunerokorako 13 keinu erraz:
1) Ikusi behar ez duzunean, telebista itzali
Ez da nahikoa telebista urrutiko agintearekin itzaltzea. Ikusi behar ez duzunean, hobe telebista itzalita eta deskonektatuta edukitzea. Izan ere, etxean kontsumitzen den energiaren % 11 'stand by' edo itxaronaldian kontsumitzen da.
2) Garraio publikoa erabili
Bizikletaz edo oinez joan ezin izatekotan, garraio publikoa erabiltzea da CO2 isurketen aurkako aukerarik efizienteena. Nor bere aldetik baino, hobe garraiobide berean jende gehiago ibiltzea.
3) Haragia jan behar baduzu, Euskadin ekoitzitakoa jan
Berotegi-efektuko gasen isurketa guztien artean, ia % 15 abeltzaintzak sortzen du. IHOBEk ohitura-aldaketa gomendatu du, klima-aldaketa moteltzeko: fruta eta barazki gehiago jan genitzake, eta haragi gorri gutxiago. Haragi ekoizpenek CO2 eta metano ugari sortzen ditu, eta uraren erabilera intentsiboa eskatzen dute.
4) Behin erabiltzeko baxera, hartu eta bota betiko
Munduan kontsumitzen den petrolio guztiaren % 6 plastikoak egiteko erabiltzen da, eta ehuneko hori % 20raino igoko da 2050ean, kutsadura-iturri esanguratsua baita. Baxera berreralbigarria badaralbigu, petrolio gutxiago kontsumitzen lagunduko dugu.
5) Baduzu erabiltzen ez duzun arroparik? Eman itzazu beste norbaitentzat
Alferrik daukagun arropari beste erabilera bat ematen badiogu, kotoi, petrolio edo antzeko baliabide gutxiago baliatu beharko dugu, halakoak baitaude arropa-ekoizpenaren atzean. Gainera, ekonomia zirkularra eta efizientea sustatuko dugu, karbono gutxi isuriko duena.
6) Ahal duzun guztietan, arropa kanpoan zabaldu
Arropa kanpoan esekitzea da aukerarik "ekologikoena eta iraunkorrena", IHOBEren arabera, hiru kilo CO2 isurtzen baitugu atmosferara lehorgailua erabiltzen dugun bakoitzean. Eguraldi onik ez badago edo eseki-lekurik izan ezean, lehorgailuan sartu baino lehen arropa garbigailuan zentrifugatu eta ondo bereiz dezakegu, programa eta lehortze-denborak ondo doitzeko.
7) Bi aldeak erabili kopiak egiteko, inprimatzeko eta idazteko
Fotokopiak egiteko eta inprimatzeko bi orrialdeak erabilita, paper gutxiago kontsumituko dugu (% 50). Era berean, paperik ez erabiltzeko ohitura zabal dezakegu.
8) Erosketetara zoazenean, eraman ezazu poltsa berreralbigarri bat
Batez beste, plastikozko poltsak 12 minutuz erabiltzen dira eta 15-1.000 urte behar dira desegiteko. Askok itsasoan amaitzen dute, faunaren eta floraren kalterako. Bizkaiko Golkoko kalatxorien % 10-15ek plastikoa du sabelean. Poltsa berrerabilgarriak edo erosketetarako orgak erabiliz gero, "ez litzateke horrelakorik gertatuko".
9) Etxea erosi behar baduzu, kontuan izan ziurtagiri energetikoa
Ziurtagiri energetikoa ezinbestekoa da etxebizitza saltzeko edo alokatzeko. Bertan dago zehazturik zenbat CO2 isurtzen duen salgai edo errentagai dagoen etxeak. Etxetresna elektrikoen etiketa energetikoaren antzekoa da: hala, 'A' letra duen etxebizitza batek (efizientziarik handiena) 'G' letra duen beste batek baino % 86 energia gutxiago kontsumi dezake.
10) Ibilgailua erosi behar baduzu, begiratu isurketa-ziurtagiriari
Kotxea erosteko orduan, besteak beste, iraunkortasuna ere kontuan hartuz gero, klima-aldaketa moteltzen lagunduko dugu. Gainera, udal batzuk hasiak dira abantailak eskaintzen "zero isurketak" dauzkaten ibilgailuei (errei bereziak, doako aparkalekuak…).
11) Ez utzi tresnak 'stand by'
Lapur etengailudunak erabiliz gero, tresnek ez dute ezer kontsumituko 'stand by' daudenean. Lapurra deskonektatuz gero, hartara konektaturik dauden tresna guztiak itzaliko ditugu, eta energia gehiago aurreztuko dugu.
12) Paper eta kartoi gutxiago kontsumitu
IHOBEren hitzetan, oinarri informatikoa erabil dezakegu lan egiteko, eta posta elektronikoa barruko eta kanpoko komunikazioetarako, paperik gabe. Halaber, testuak zuzentzeko, aurrebista erabilita ordenagailuan bertan zuzen ditzakegu, inprimatu gabe. Paper gutxiago beharko dugu horrela.
13) Fundamentuzko arrazoiak erabili klima-aldaketaren tesien alde
Ingurumena hobetzeko entitateak arrazoiak lasai azaltzea gomendatzen du, baina tinko eta beldurrik gabe. Praktika onak zabaltzen laguntzeko, sare sozialetan zabal dezakegu krisi klimatikoaren aurka borrokatzeko balio duen edozein argitalpen edo ideia, "edozer biderkatzeko ahalmena" baitute.
Krisi klimatikoaren aurka ekitearen premia
XIX. mende amaieratik, batez besteko tenperaturak 1 °C egin du gora lurrazalean, eta mende honetan zehar ere igotzeko bidean da. 2015ean Parisko Hitzarmenean 190 herrialdek erabaki zutenez, klima-aldaketaren ondoriorik larrienak ekiditeko, 2 °C baino gutxiagokoa izan behar du beroketa globalak.
Inoiz izan diren 18 urte beroenen artean, 17 mende honetan izan dira. IHOBEk azpimarratu duenez, eguzkiaren beroa atmosferaren barruan hertsitzen duten "gero eta gas gehiago" isurtzen dira, eta, ondorioz, "geuk sortua da klima-aldaketa hau".
Euskadik klima-aldaketarako estrategia bat du martxan, Klima 2050, gas-isurketak % 80 murriztea helburu duena.
"Denok egin behar dugu ahalegintxoa. Ez dugu B planik, ez dugulako B planetarik", IHOBEren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.