A-15a itxi egingo dute azaroaren 3ko eta 4ko gauetan, Iruñeko noranzkoan, lanengatik
Gipuzkoako Foru Aldundia eguneratze lanak egiten ari da A-15ean. Hori dela eta, datozen asteazkenean eta ostegunean, azaroaren 3an eta 4an, gauez (23:00-05:00) autobidea itxiko duela jakinarazi du, betiere Iruñeko noranzkoan.
Zehazki, Sorabillako lotunetik Berastegikora zarratuko dute bidea. Iruñeko noranzkoari bakarrik eragingo dio (Andoaingo bidea zabalik egongo da).
Aldundiak ohar batean azaldu duenez, Belabietako tuneleko hodi barruan dauden instalazio batzuk konpondu eta aldatu behar dituzte, besteak beste, argiztapen sistema, telebista zirkuitu itxia eta aireztapen sistema.
A-15eko erabiltzaileei honako ibilbidea proposatu die Aldundiak: Sorabillako lotunean biratu, N-1a hartu, eta ondoren, GI-2130a (Tolosa eta Ibarratik). Ostean, A-15a berriro hartu ahalko dute Berastegiko lotunean.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean