Greenpeace: "Ez da beranduegi aldaketa klimatikoaren aurrean ekintza-plan eraldatzaile eta zehatza adosteko"
Gaur abiatu eta azaroaren 12ra bitarte, mundu osoko adituak eta goi-arduradunak elkartuko dira Glasgow hirian (Eskozia) egingo den Klimaren Goi Bileran (COP26). Klima-aldaketari aurre egiteko neurriak adostea eta konpromiso zehatzak hartzea izango dute helburu, beste behin.
Asteon ezagutu den datuak larrialdiaren tamaina neurtzeko balio izan du: CO2 kopurua industria aurreko garaian baino % 149 handiagoa dela ohartarazi du Munduko Meteorologia Erakundeak. Gas horiek denbora luzean irauten dutenez, tenperaturak hurrengo hamarkadatan gora egingo duela ohartarazi du, baita isurtze kopurua zerora murriztuta ere. Horregatik, eta azken urteotan egin diren urratsak ikusita, Greenpeace mugimendu ekologistak errezeloz begiratzen dio hitzorduari. Halere, "etorkizun seguruagoa, justuagoa eta berdeagoa" nahi badugu, oraindik "garaiz" gaudela uste du Lorea Flores talde ekologistak Hego Euskal Herrian duen arduradunak. Ez du "itxaropena galdu nahi", eta bileraren atarian, COP26 ulertzeko hainbat gako azaldu dizkigu.
Zeintzuk dira goi-bileraren gako nagusiak?
Parisko 2015eko akordioaren ondotik, COP26a da larrialdi klimatikoari aurre egiteko une politiko garrantzitsuena, eta ezinbestekoa da arrakastatsua izatea. Parisen, tenperatura globalaren igoera 1,5 ºC-ra mugatzeko helburua ezarri zen, baina akordio hori sinatu zuten gobernuak ez dira ari emisioak behar den neurrian murrizteko helburuak jartzen. Glasgown aldatu behar da hori. COP26an munduak bideari berrekin diezaioke, baina gauza garrantzitsu eta azkar batzuk gertatu behar dira.
Gaur egungo egoerak honakoa eskatzen du. Batetik, erregai fosiletan oinarritutako proiektu berri guztiak gelditzea, eta emisioak murrizteko asmo handiko planak munduko liderren eskutik, 2030erako emisio globalak erdira murriztu ditzagun. Karbono konpentsazioen mundu mailako merkatua irekitzeko planak ezeztatu egin beharko lirateke; iruzur bat dira eta ez dute funtzionatzen.
Nola begiratzen dio Greepeacek hitzorduari? Akordio esanguratsurik lortuko den itxaropenik?
Glasgown benetako konpromiso bat, benetako anbizio bat eta benetako ekintza bat ikusi beharko genituzke. Konferentziaren aurreko egunetan, hiru gauza horiek falta izan dira, gure ustez.
Datozen bi asteetan bira asko emango dituzten arren, ez da beranduegi liderrek ekintza-plan eraldatzaile eta zehatza adosteko. Glasgow gizaki bezala izan gaitezkeenaren froga da. Badakigu zer jakin behar dugun krisi klimatikoari buruz: kausak eta inpaktuak, tranpak eta konponbideak. Espezie gisa benetan eta errespetuz elkarri laguntzen badiogu, etorkizun seguruagoa, justuagoa eta berdeagoa irabaz dezakegu guztiontzat.
Baina, Australiakoa, Brasilgoa eta Saudi Arabiakoa bezalako gobernu atzerakoiak Eskoziara joango dira, eta, eraispen bola baten antzera, klimari buruzko elkarrizketen gainetik pasatzen saiatuko dira.
Karbonoaren nazioarteko merkatua adostea izango da agendako gai nagusietako bat. Zertan datza?
Karbono-merkatua karbono-kredituak erosteko eta saltzeko mekanismo bat da. Kreditu horiek eskualde jakin batean berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko proiektuek osatzen dituzte, eta helburu klimatikoak betetzen ez dituzten enpresak eta gobernuak konpentsatzeko erabil daitezke.
Gure taldearen arabera, hau iruzur bat da, ez du funtzionatzen eta emisioak murrizteko benetako lanetik aldentzen gaitu. Ikatzezko zentral elektriko bat ustiatzen bada, erretzen den ikatza eta isurtzen den CO2a atmosferara joaten dira eta gure mundua berotzen dute. Hori ukaezina da. Gero baso bat seinalatu eta hau esaten baduzu: "Ordaintzen ari naiz zuhaitz horiek erre ez daitezen; beraz, orain bakean gaude", horrek ez du inola ere aldatzen zure ikatz zentralen CO2a atmosfera berotzen ari dela; kontuak paperean koadratzeko aukera baino ez dizu ematen.
Zuzentasun eta justizia kontu bat ere bada hau. Konpentsazioa kutsatzen segitzeko lizentzia bat da, naturaren merkantilizazioa bultzatzen du eta enpresa boteretsuei komunitate ahulen lurrak eskuratzen uzten die, giza eskubideen abusuak gertatzeko arriskuarekin. Konpentsazio sistemek tokiko herriak eta indigenak lurraren kudeaketatik kanpo uzten dituzte, elikagaiak landu eta biodibertsitatea zaintzeko. Laburbilduz, konpentsazioa txarra da jendearentzat eta txarra planetarentzat.
Gainera, konpentsazioetara joateak itxura faltsua ematen du, krisiari irtenbidea ematen zaiola gobernu eta enpresa guztiek beren emisioak murriztu gabe, eta horrek benetako lana egiteko gogoa atzeratu edo geldiarazi lezake. Ezin dugu hori egin. Oso atzeratuta gaude behar dugunarekin.
Aldaketa klimatikoaren aurrean zaurgarrienak diren herrialdeei bitartekoak helaraztea ere, agendaren puntu nagusietako bat izango da.
Herrialde aberatsek 2020an klima-finantzaketan 100.000 milioi dolar emango zituztela agindu zuten, baina ez dute bete. Kutsatzaile historiko nagusiek ere erakutsi behar dute klima-aldaketaren eraginen lehen lerroan dauden pertsona eta herrialdeekiko elkartasuna. Hori da bidezko ikuspegia.
Beraz, orain, ezinbestekoa da herrialde aberatsek urtean 100.000 milioi dolar (eta geroz eta gehiago) ordaintzea gutxien garatutako herrialdeei, horiek klima-krisiaren eraginetara egokitzeko, energia garbiko sistemak garatzeko eta erregai fosilak uzteko trantsizioa egiteko. Horrek onura ekarriko die planetako biztanle guztiei.
Adituen aurreikuspen okerrenen arabera, mende amaierarako planetaren tenperatura ia bost gradu igo daiteke. Arazo global baten aurrean gaude: ingurumen arazo larria
Europako Batasunak 2020rako ezarritako irizpideak edota Parisko Hitzarmena aintzat hartuta, etxeko lanak nola ari dira egiten Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua?
Euskal Herrian ere akordio eta ekintza garrantzitsuen beharrean gaude. Oraindik ere lan handia daukagu deskarbonizazioaren bidean eta justizia klimatikoari eta sozialari dagokienez. EAEn, kontsumitutako energiaren ia % 90 erregai fosiletatik eratorritakoa da; Nafarroan, % 80. Bi erkidegoetan trantsiziorako aldaketa klimatiko zein trantsizio energetikoari lotutako estrategia, plan eta bide-orrietan emisioak murrizteko ezarritako helburuak zientziak gomendatutakoetatik oso urruti daude.
Era berean, bi erkidegoetan klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari lotutako legeak onartzeke daude, eta bi legeak horiek bizi dugun larrialdi-egoerari aurre egiteko tresna eraginkorrak izatetik urruti gelditzeko itxura guztia daukate.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon batek bikotekidea hil du Pontevedran eta bere buruaz beste egin du ondoren, atxilotu aurretik
Emakumearen gorpua ahizpak aurkitu du, bere etxebizitzako lurrean, eta gizona ihes egiten ikusi du. Gizona etxebizitza batean gotortu da eta Guardia Zibila berarekin negoziatzen aritu da arratsalde osoan, entregatu zedin, baina bere buruaz beste egin du azkenean.
Lau urteko haur bat oso larri Oionen, bigarren solairutik erorita
13:30 aldera gertatu da istripua, eta helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera, buruan kolpe handi bat zeukala.
Talde animalistek protestak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, ehizaren eta ehiza-txakurren erabileraren aurka
Espainiako Estatuko 44 hiritan eta beste 41 herrialdetan izan da mobilizazioaK, Galgoaren Munduko Egunarekin bat eginez.
Diru bilketa abiatu dute Aroztegia auzian zigortutako zazpi kideei jarritako isunei aurre egiteko
Zazpi ekintzaileek ez zuten kartzela zigorrik jaso, baina 62.000 euroko isuna ordaintzera kondenatu zituzten. Isunez gain, defentsa eta gainerako gastuak ordaintzeko bilketa egingo du orain Aroztegiko Elkartasun Komiteak.
Joko areto baten aurka protesta egiteagatik auzipetutako Sopelako lau gazteen aurkako epaiketa atzeratu dute, data jarri gabe
32 urteko kartzela zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatu dute lau sopeloztarrentzat. Auzia birritan artxibatu dute, eta akusazio partikularra da pertsonatutako akusazio bakarra. Hain justu, auzipetuei elkartasuna adierazteko manifestazioa egin zuten atzo Sopelan.
Osasun Sailak zehaztu du iraungitako txerto hexabalenteak Iztietako (Errenteria) eta Ondarretako (Donostia) osasun-zentroetan jarri zituztela
Osakidetza hasi da kaltetutako 30 pertsonak (25 haurtxo eta 5 heldu) berriro txertatzen. Iraungitako txerto tetrabalentea edo hirukoitz birikoa jaso zutenek (75 bat lagun) asteon jasoko dute gertakin zuzena.
Matrikulazioa % 5 jaitsiko dela uste du Hezkuntza Sailak, baina ikasturtean zehar heldutako ikasleekin orekatu daitekeela erantsi du
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, matrikula kopuruak % 5 inguru egin du behera, datu demografikoak kontuan hartuta egindako estimazioen arabera. Dena dela, iragarri du beherakada "matrikulazio biziak" konpentsatuko duela; izan ere, irailetik 5.400 ikaslek eman dute izena EAEko hezkuntza sisteman.
Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik
Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.
Hiru pertsona artatu dituzte Usurbilen, sute batean kea arnasteagatik, eta beste bat Errenterian
Usurbile, hiru pertsonak tokian bertan artatu dituzte, baina Errenterian, Donostia Ospitalera eraman behar izan dute emakume bat. Barañaingo supermerkatu batean ere sutea izan da larunbat honetan baina ez da inor zauritu.
Manteroen kontrako "poliziaren esku-hartze bortitza" salatu dute dozenaka lagunek Bilbon
Mbolo Moye Doole eta Manteroekin bat! plataformek deituta, ostegunean Ertzaintza eta Udaltzaingoa manteroen aurka indarkeriaz aritu zirela salatu dute. Horien esanetan, "ez da gertaera isolatua izan", hilero jazotzen baitira halakoak.