KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Intzidentzia metatuak 100.000 biztanleko 100 kasuko langa gainditu du EAEn

Duela hilabete 56koa zen intzidentzia, eta beraz, datua ia bikoiztu egin da hilabetean. Azken astean egunero 200 covid kasu berri atzeman ditu Osasun Sistemak.
Familia bat paseoan Gasteizen.
Familia bat paseoan Gasteizen. Argazkia: EFE

LABI batzordeak desaktibatu egin zuen urriaren 5ean osasun larrialdi egoera Euskadin, eta horrenbestez, covid-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako murrizketa gehienak bertan behera geratu ziren. Hilabete beranduago, ia bikoiztu egin da gaitzaren intzidentzia metatua, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Urriaren 11n 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 56 kasukoa zen EAEn. Gaur, azaroak 6, ordea, 100 kasutik gora dago, arrisku ertain eta altuaren artean (50 eta 150 artean arrisku ertaineko maila ezartzen da eta 150etik gora arrisku altua).

Aste honetan, egunero, 200 covid-19 kasu berri atzeman ditu Osasun Sistemak. Atzo 218, esate baterako.

Dena dela, ospitaleetako egoera "nahiko lasaia" da oraingoz: 27 lagun daude covid-19agatik zaintza intentsiboetako unitateetan, duela hilabete 26 zirenean. Kopurua antzekoa da, beraz. Covidagatik plantan ospitaleratutakoen kopuruak, ordea, gora egin du azken aldian: duela hilabete 48 gaixo zeuden ospitaleratuta plantan eta gaur egun 72.

Une honetan 25 gela daude itxita EAEn, koronabirusaren kontrako protokoloa aplikatuta. Atzo bertan jakin zen, adibidez, Astigarragako herri eskolan agerraldia izan dela eta 7 gela itxi behar izan dituztela.

Asteazkenean, berriz, Aguraingo Udalak jarduerak bertan behera uztea, haurren jolastokiak ixtea eta liburutegiko eta igerilekuko aforoak murriztea erabaki zuen, covid-19aren zabalpenari aurre egiteko.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, San Tomaseko merkatu eta azoka tradizionalak egiteko irizpide berriak kaleratu zituen atzo.

84 covid-19 kasu berri Nafarroan

Nafarroako Osasun Departamentuak 84 positibo atzeman zituen ostiralean, bezperan baino 10 gehiago. 1.963 proba egin zituzten, eta % 4,3k positibo eman zuten.

Kasu berri gehienak Iruñean atzeman zituzten: 29.

Pertsona bat hil zen, gainera, covid-19agatik. Une honetan 24 pertsona daude ospitaleratuta arrazoi horregatik, horietatik 7 ZIUn.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X