Gaurtik aurrera edonork eska dezake gripearen kontrako txertoa hartzeko hitzordua Osakidetzan
Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa-kanpainarekin jarraitzen du, eta, gaurtik aurrera, azaroak 15, hala nahi duen orok hitzordua hartu ahalko du, arrisku-taldekoa izan hala ez.
Urriaren 18an kanpaina abiatu zutenetik, Osakidetzak 287.500 dosi baino gehiago jarri ditu, gehienak, % 82, 65 urtetik gorako herritarrei.
Aste honetatik aurrera, nahi duten pertsona guztiei emango zaie txertoa, iaz egin zen bezala, immunitate kolektibo handiagoa lortzeko.
Hitzordua hartzeko, web-orria erabiltzea gomendatzen du Osakidetzak, telefono-lineak osasun-asistentziarako libre uzteko; halere, online tresna horren bidez hitzordua hartzeko arazoa dutenek osasun-zentrora deituta emango zaie txanda. Deitzen dutenean, hainbat aukera emango zaizkie, eta 2. aukera izango da hautatu beharrekoa.
2019an baino % 30 dosi gehiago jarri dira aurten, kanpainaren lehen zatian. 2020an baino % 15 gutxiago dira, baina kontuan izan behar da 2020an, pandemiaren ondorioz, salbuespenezko parte-hartzea izan zela.
Era berean, 70 urte edo gehiago dituzten eta gripearen aurkako txertoa hartu dutenen % 35i covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarri zaie aldi berean. Osakidetzak gogorarazi duenez, hirugarren dosi hori jarri ahal izateko, beharrezkoa da bigarrena hartu zenetik sei hilabete pasatu izana.
Gripearen aurtengo kanpainarako, Osakidetzak txerto laukoitza aukeratu du, gripearen anduien aurkako babesa areagotzen baitu. Zehazki, 651.333 dosi eskuratu ditu, guztira; kopuru hori % 20 handitu ahalko da, eskari handiagoa badago.
Txertoa jartzeaz gainera, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dutenez, gripeaz kutsatzea saihets daiteke, hein batean behintzat, neurri batzuk beteta: eskuak maiz garbituta, jendetzak saihestuta, espazio itxiak aireztatuta eta maskara erabilita (nahitaezkoa da barrualdeetan zein kanpoaldeetan, segurtasun-distantzia gorde ezin bada).
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.