KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn covid pasaportea ezartzearen alde agertu da Urtaran

Gasteizko alkatearen iritziz, txertatu gabe dauden herritarrek "bestelako bizimodua egin beharko lukete birusa gure artean dagoen bitartean". Egungo egoeran, murrizketa berrien alde agertu da eta udalerriek Osakidetzaren irizpideak kontuan izan beharko dituztela adierazi du.
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea.
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

Euskal Autonomia Erkidegoak 100.000 biztanleko 150 koronabirus kasuko langa gainditu duela jakin den egunean, Gorka Urtaran, Gasteizko alkate eta Eudel Euskadiko Udalerrien Elkarteko presidentea, murrizketa berriak ezartzearen alde agertu da, "birusak zabaltzen jarraitzen badu".

Neurri horien artean, covid pasaportea ezartzea babestu, eta koronabirusaren kontra txertatu ez diren pertsonek "bestelako bizimodua" egin beharko luketela ere esan du, "birusa gure artean dagoen bitartean".

Ser irrati katean egindako adierazpenetan, "txertaketak kasu larriak modu nabarmenean jaistea eta ospitaleetako presioa arintzea" ekarri duela nabarmendu du Eudeleko presidenteak, eta "norbera txertatu ala ez erabakitzeko libre" dela esan ostean, "zorionez, Euskadin txertatu gintezkeen herritarren 10etik ia 9k hala egin izana" goraipatu du. Kopurua altua den arren, "txertatu gabe dauden herritarrek bestelako bizimodua egin beharko lukete birusa gure artean dagoen bitartean" gaineratu du.

Udalak, "Osakidetzaren esanetara"

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak prentsaurrekoa emango du astearteko Gobernu Kontseiluaren ostean, gorrian dauden udalerrietan hartu beharreko neurriak zehazteko. Horren aurrean, Urtaranek esan du bat egiten duela neurriak hartzeko erabakiarekin.

"Udalak Osakidetzaren esanetara egongo gara, gure osasun sistemaren esanetara, alegia, osasun presioa igo ez dadin, egoera larriak gerta ez daitezen, eta, batez ere, herritarren heriotzak ekiditeko", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X