Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak sortu dira PA-30 errepidean, Arangurenen, bederatzi ibilgailuk talka eginda

Istripua 07:37an gertatu da, PA-30eko 3,5 kilometroan, eta ez da inor zauritu.
18:00 - 20:00
Bederatzi ibilgailuk talka egin dute PA30 errepidean, Aranguren parean

Bederatzi ibilgailuk talka egin dute eta auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean PA-30 errepidean, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua 07:37an gertatu da, PA-30 Iruñeko ingurabideko 3,5 kilometroan, Arangurenen, eta ez da inor zauritu.

Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira, eta zirkulazioa eta istripuaren atestatua bideratzeaz arduratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X